Edukira joan

Myron Scholes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Myron Scholes

Bizitza
JaiotzaTimmins (en) Itzuli1941eko uztailaren 1a (83 urte)
Herrialdea Kanada
Hezkuntza
HeziketaMcMaster Unibertsitatea
Chicagoko Unibertsitatea
Westdale Secondary School (en) Itzuli
Tesi zuzendariaMerton Howard Miller
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakekonomialaria, matematikaria eta ikertzailea
Enplegatzailea(k)Massachusettseko Teknologia Institutua
Salomon Brothers (en) Itzuli
Stanford Unibertsitatea
Long-Term Capital Management (en) Itzuli
MIT Sloan School of Management (en) Itzuli
Chicagoko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Econometric Society (en) Itzuli
news.stanford.edu…

Myron Samuel Scholes (Timmins, Ontario, Kanada, 1941eko uztailaren 1a) kanadar ekonomista da. Ekonomiako Nobel saria (1997).

Hamiltongo McMaster Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Gero, Chicagora joan zen ikasketak sakontzera eta finantza-ikasketak egitera, eta informatikan espezializatu zen, baina, azkenean, ekonomia-ikerkuntzako doktoregoa egin zuen. 1968an, finantzei buruzko eskolak ematen hasi zen, eta Chicagoko Unibertsitateko Ikerkuntza Zentroan lan egin zuen (1973-1980). 1981ean, Stanfordeko Unibertsitateko Ekonomia Eskolako kide izendatu zuten, eta, 1983an, Zuzenbide Eskolakoa.

1990etik aurrera, finantza-teknologia praktikara eramaten ahalegindu zen, eta horrek finantza-erakundeen eta -merkatuen bilakaera hobeto ulertzen lagundu zion. Mundu osoko aldizkari espezializatuetan argitaratu ditu bere artikuluak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]