Edukira joan

Napata

Koordenatuak: 18°32′N 31°49′E / 18.53°N 31.82°E / 18.53; 31.82
Wikipedia, Entziklopedia askea
Napata
Gebel Barkal and the Sites of the Napatan Region
Kokapena
Herrialdea Sudan
State of SudanIparraldea
Koordenatuak18°32′N 31°49′E / 18.53°N 31.82°E / 18.53; 31.82
Map
Ondarea

Napata (antzinako egiptoeraz: Npt, Npy; meroeraz Napa; antzinako grezieraz: Νάπατα edo Ναπάται Nubia edo Kuxeko hiriburua izan zen, K.a. 1500 ondoren ezarria. Lehenago Nubiako hiriburua Kerma izan zen. Napatako erresuma Nubiako erresumarekin nahasten da.

Egiptoarrek sortu zuten (Tutmosis III.a) gune administratibo gisa K.a. 1460an baina eurentzako sekula ez zuen halako funtziorik izan, eta handik denbora batera, nubiarren hiriburu bihurtu zen, Egiptok herrialdearen kontrola bigundu zuenean (K.a. 1100 inguruan). XXV. dinastian, Napata izan zen faraoien jaioterria, eta baliteke, baita ere, Egiptoko hiriburua eta tronuratze tokia.

Egiptoko nubiar faraoiek, (kushitak), herrialde hau galdu zuten asiriarren aurka, eta Napatara itzuli ziren, Egiptok arpilatu zuen (Psametiko II.a) K.a. 590ean, eta hiriburua Meroe izatera pasa zen, eta, ordutik, Meroeko erresuma bezala ezagutzen da. K.a. 24. urtean, erromatarrek arpilatu zuten Publi Petroni edo Petroniusen agindupean.

Bere nekropoli nagusia El Kurru izan zen (K.a. 800-K.a. 650), ondoren Nurigatik (K.a. 700-K.a. 300) eta Sanam Abu Domengatik (K.a. 700-K.a. 425 aldatu zena. Gebel Barkalen (Mendi Artza), piramideak eta hilobiak ere badaude, hamahiru tenplu eta hiru jauregiz gain. Hoberen kontserbatutako tenplua Amon-Rarena da (K.a. 1500 inguru, beranduago hedatua).

Eskualdea, 1916, 1918 eta 1919an induskatu zuten.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]