Edukira joan

Nitroeratorri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nitro taldearen egitura

Nitroeratorria hidrokarburoen nitrazioaren bidez eratzen den gaia da. Nitroeratorri ugari ezagutzen dira. -NO2 erroa dute bere egituran. Nitroeratorriak parafinikoak (kate irekikoak) eta bentzenikoak (bentzeno eraztuna dutenak) izan daitezke. Azken hauetan bentzenoaren eraztuneko karbono baten eta nitrogenoaren artean eratzen den C-N lotura oso egonkorra da. Bentzenoaren eratorriak diren nitroeratorrien egitura eta nitratoena desberdinak dira. Azken hauek azido nitrikoaren molekularen hidrogenoaren ordez metal edo erro organiko bat hartzean eratzen dira. Horrela eratzen dira nitroetanoa (CH3-CH2-NO2) eta etilo nitratoa (CH3-CH2-O-NO2). Nitroeratorrietan aldiz -NO2 erroa da bentzenoaren eraztunean ezartzen dena. Horrela eratzen da, adibidez, nitrobentzenoa (C6H5-NO2). Bentzenoaren hidrokarburoen eratorriak diren nitroeratorriak isurkariak edo solido horiak dira, eta koloregaien eta lehergaien industrian erabiltzen dira gehienbat. Ezagunak dira nitrobentzenoa, anilina, nitrofenola etab. Parafinen hidrokarburoen eratorriak diren nitroeratorriak isurkari koloregabeak dira, eta oso erabiliak dira disolbatzaile gisa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Kimika Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.