Nograro
Nograro | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Araba |
Udalerria | Gaubea |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°49′N 3°07′W / 42.82°N 3.12°W |
Demografia | |
Biztanleria | 15 (2007) |
Nograro Arabako herria da, Gaubeako udalerrikoa. Gaur egun, 20 biztanle inguru ditu herriak. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, herriak hamabost biztanle ditu.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gaubea udalerriko herriburua den Uribarri Gaubeatik 3'5 kilometro hegoaldera kokaturik dago Arcena mendilerroaren iparraldeko magalean. 664 metrotako altueran dago.
Andre Mariaren elizaren inguruan kokatzen da herria, errepidetik gora doan aldapan. Herriaren amaieran Salazardarren dorretxea dago.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Antzinatik populaturik egon da, indusketetan Brontze Aroko aizkorak aurkitu dira.
958. urtean Donemiliagako Kartularioko agiri batean aipatzen da aurreneko aldiz Nogrado izenarekin. Ondorengo agirietan Nograbo izena ematen zaio eta 1299tik aurrera Nograro.
Herriaren garrantziaren dorretxeak ematen du, bertakoak baitira Arabako leinu indartsu batzuk, Calderondarrak, Salazartarrak eta Saltzedotarrak.
Demografia eta biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
17 | 20 | 20 | 22 | 25 | 21 | 13 | 15 |
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Salazardarren dorretxea, XIV. mende bukaera aldera eraikia. Eraikin multzo handiago parte bazen ere gaur egun dorretxea baino ez dago zutik. Almenak mantentzen ditu dorre gainean.
- Andre Mariaren eliza.
- San Bartolome baselizaren hondarrak. Garai batean hiru baseliza izan ziren herrian baina gaur egun bakar honen hondarrak mantentzen dira, errekaren alboan.
- Errota
- Iturria: 1858. urtean eraikia.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Andre Mariaren eliza.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gaubeako herriak | ||
---|---|---|
Acebedo • Astúlez • Bachicabo • Barrio • Basabe • Bóveda • Corro • Espejo • Fresneda • Ginea • Gurendes • Karanka • Karkamu • Mioma • Nograro • Osma • Pinedo • Quejo • Quintanilla • Tobillas • Tuesta • Uribarri Gaubea • Valderejo (Lahoz, Lalastra, Ribera, Villamardones) • Valluerca • Villamaderne (Bellojín) • Villanañe |
Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |