Norbert Tauer
Norbert Tauer | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Pilsen, 1898ko ekainaren 6a |
Herrialdea | Txekoslovakia |
Heriotza | Praga, 1983ko urtarrilaren 28a (84 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | txekiera alemana euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, hizkuntzalaria eta diplomazialaria |
Kidetza | Euskaltzaindia Eusko Ikaskuntza |
Norbert Tauer (Pilsen, 1898ko ekainaren 6a - Praga, 1983ko urtarrilaren 28a) txekiar euskalari eta idazlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Merkataritza-ikasketak egin zituen Pragan, eta hiri hartako udalean aritu zen lanean, diplomazia-zerbitzuan. 1919-1939 bitartean, Madrilen egon zen, Txekoslovakiako diplomazia-ordezkari. Hogei urte zituela etorri zen lehen aldiz Euskal Herrira, eta euskara ikasten hasi zen. Euskarazko lehen artikulua Argia aldizkarian argitaratu zuen, 1928an. Txekoslovakian ere idatzi zuen euskaldunei buruz Národní obzor aldizkarian, esaterako: Baskové (1936, Euskaldunak) eta Baskičtina a její dnešní situace (1965, Euskara eta euskararen oraingo egoera) artikuluak. 1968an, Pragan, Slovník spisovatelů. Španělsko Portugalsko (Espainiako eta Portugaleko idazleen hiztegia) liburua argitaratu zen. Hura izan zen bere lanik garrantzitsuena. Euskaraz ere asko idatzi zuen, Euzko Deya, Olerti, Karmel, Egan, Gernika, Euskaltzaleak, Umeen Deya aldizkarietan, besteak beste. 1962an, omenaldi gisa, Argentinako euskaltzaleek Taueren euskal idazki batzuk bildu eta Nere idazkiak izenburupean argitaratu zizkioten. Gutun-truke jakingarririk izan zuen, bestalde, gerra ondoko hainbat euskal idazlerekin. Euskaltzaindiko ohorezko kidea izan zen.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bere idazkiak, Editorial Vasca Ekin, 1962, 84 or.
- Národní obzor
- Baskové (1936, Euskaldunak)
- Baskičtina a její dnešní situace (1965, Euskara eta euskararen oraingo egoera).
- Slovník spisovatelů. Španelsko Portugalsko (Espainiako eta Portugaleko idazleen hiztegia)
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Norbert Tauer (1898-1983), Jose Mari Satrustegi, Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia, 2003, 24 orrialde.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.