Omar Bongo
El Hadj Omar Bongo Ondinga, jaiotza-izena Albert-Bernard Bongo (Lewai, Ekuatore Afrika Frantsesa, gaur egun Bongoville, Gabon, 1935eko abenduaren 30a - Bartzelona, 2009ko ekainaren 8a)[1] Gabongo presidentea izan zen 1967tik hil zen arte. Haren seme Ali Bongo izan zen ondorengo presidentea.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bateke etniaren kidea zen. Frantziako Armadan sartu, eta kapitain mailarekin erretiratu zen. Gabon 1960an independentzia erdietsi ondoren, Léon M'ba bilakatu zen presidente. Haren agintaldian gora egin zuen Bongok, eta 1966an presidenteorde izendatu zuten. M'ba 1967an hil zenean, presidente bihurtu zen. Urte hartan bertan, alderdi bakarreko sistema eratu zuen.
1973an musulman egin zen, Omar izena hartuz. Motibo sendoa zuen horretarako: petrolioaren lehen shock famatuaren erdian, urre beltzean aberatsa den Gabon LPEEn sartu nahi zuen. Baita lortu ere. Berrogei urte baino gehiago iraun zuen boterean Frantziaren laguntzarekin, eta petroliotik zetozen diru-sarrerak erabili zituen bere burua aberasteko.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Zubiria Kamino, Pello. Omar Bongo Françafrique-ren xefa hil da. Argia astekaria, 2009ko uztailak 5, CC BY-SA 3.0, argia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-5).