Osteomielitis
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Osteomielitis | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | hezurren hantura, gaixotasun infekziosoa eritasuna |
Espezialitatea | Erreumatologia podiatry (en) |
Tratamendua | |
Erabil daitezkeen botikak | nafcillin (en) , Ziprofloxazino, oxacillin (en) , kloxazilina, Dikloxazilina, metizilina eta acexamic acid (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-9-MK | 730.1 eta 730.10 |
GNS-10 | M86 |
DiseasesDB | 9367 |
MedlinePlus | 000437 |
eMedicine | 000437 |
MeSH | D010019 |
Disease Ontology ID | DOID:1019 |
Osteomielitisa hezurraren edo hezur muinaren gaixotasun serio eta arriskutsua da, gehienetan bakterio piogenikoek edo mikobakterioek sortua. Hezur ehunean agertzen den infekzioa da. Staphylococcus aureus bakterioek sortutakoa da orokorrean, baina batzuetan zenbait onddok sor dezakete.
Gaitz hau bi motatakoa izan daiteke, kronikoa edo akutua.
Organismo patogeno hauek, hezur barruan abzesu bat sortzen, hau da, zorne pilaketa handia. Abzesu honek hezurra isolatzen du eta odola ez da ailegatzen, gaixotasuna akutua bada. Gaixotasuna kronikoa bada, prozesua ezberdina da, azken ondorioa berdina izanik. Hezur ehunaren nekrosiaren eraginez, odola ez da hezurrera ailegatzen. Gaitz hau urte askotan existitu daiteke, era intermitentean.
Gaixotasun honek ez dakar heriotzarik, baina anputazioak beharrezkoak izaten dira batzuetan.
Kausak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Normalean osteomielitisaren kausa infekzio bakteriarra da. Infekzio hau gorputzean ematen da eta odolaren bidez hezurrera ailegatzen da, nekrosia eta zornea eraginez. Infekzioaren arrazoia kolpe edo trauma gazte bat izan ohi da. Azken hau berdin eman daiteke umeetan edo pertsona helduetan. Umeetan, batez ere jaioberrietan, hezur luzeetan ematen da, femurrean kasu. Pertsona helduagoetan orno eta pelbis-aldean ematen da.
Beste kausa garrantzitsua trauma baten ondoren sortutako infekzioa hurbila da. Zaineko injekzioek edo diabetesak probabilitate handitzen du, infekzioak hezurrera bide zuzen duelako (odolaren zehar). Protesiak izatea edo larruazaleko ultzerazioek ere zerikusia dute osteomielitisaren kontrakzioan.
Honez gain, immunitate-sistema ahula duten pertsonek, gaitz hau harrapatzeko probabilitate handiagoa dute. Hau adibidez HIES-a duten pertsonek jasan dezakete, zelula faltziformeetan (globulu gorriak) gaixotasun ezberdinak jasaten dituztelako. Kimioterapia edo esteroideak hartzen dituzten pertsonetan agertzeko aukerak handiagoak dira.
Sintomak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Osteomielitisan agertzen diren sintomak ez dira estandarrak, hau da, indibiduo bakoitzak sintoma ezberdinak esperimentatzen ditu. Hala ere, kalifikazio orokorra egin daiteke:
- Sukarra: Odolean infekzio baten ondorioa denean suertatzen da
- Mina eta sentsibilitatearen igoera alde infektatuan.
- Suminkortasuna.
- Alde gaixoan hantura.
- Gaixorik sentitzea.
- Alde axekatuan gorritasuna.
- Alde ukituan beroa.
- Alde afektatuaren ingurua dauden artikulazioak mugitzeko zailtasuna.
- Ibiltzeko eta pisua hartzeko zailtasunak.
- Herrenka ibiltzea.
- Ornoetan agertzen denean, bizkarrezurra mugitzeko arazoak.
Diagnostikatze metodoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Diagnostikatzeko zenbait metodo erabiltzen dira. Normalean, X izpiak, ekografia, biopsia edo odol-analisiak egiten antzematen da osteomielitisa.
Tratamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Tratatzeko zenbait aukera aurki dezakegu. Batzuk gaixotasunaren aurka jokatzen dute, baina beste batzuk aringarriak dira, hau da, mina deuseztatzen dute.
- Medikamentuak: Medikamentu eta antibiotikoak hartzen beharrezkoa izan daiteke, eta ospitalizazioa ekar dezake. Tratamendua ahozkoa edo zain-barrukoa da. Oso luzea izaten omen da, aste asko iraun baitezake
- Atsedena: Ohean egotea eta alde horretako hezurrak eta artikulazioen mugimendua ekiditea.
- Kirurgia: Batzuetan beharrezkoa da interbentzio bat. Likido infekziosoa drainatu, eta ukiturik dagoen ehuna edo hezurra eliminatu. Hala ere oso larriak diren kausetan bakarrik agertzen da.