Edukira joan

Polonia Txikiko voivoderria

Koordenatuak: 49°51′N 20°16′E / 49.85°N 20.27°E / 49.85; 20.27
Wikipedia, Entziklopedia askea
Polonia Txikiko voivoderria
 Polonia
Administrazioa
Estatu burujabe Polonia
ISO 3166-2PL-12
HiriburuaKrakovia
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak49°51′N 20°16′E / 49.85°N 20.27°E / 49.85; 20.27
Azalera15.108 km²
MugakideakBehe Karpatoetako voivoderria, Gurutze Santuko voivoderria, Silesiako voivoderria, Prešov eskualdea eta Žilina eskualdea
Demografia
Biztanleria3.360.581 (2013)
Dentsitatea222,44 bizt/km²
MatrikulaK
malopolskie.pl

Polonia Txikiko voivoderria (polonieraz: Województwo małopolskie) Poloniako hegoaldean dagoen voivoderria da. 1999an eratu zen, gobernuak egindako eskualde berantolakuntzaren ondorioz. 15.182,87 km²ko azalera du eta 2010ean 3.310.094 biztanle zituen[1]. Hiriburua Krakovia da.

Geografia fisikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polonia Txikia (Małopolska) Poloniako hego-ekialdean dago, eta Vistula ibaiaren ia goi-arro guztia hartzen du. Polonia Txikiko hegoaldean mendi altuak daude, Beskides mendiak hain zuzen ere, Karpatoen lerroan, Eslovakiako mugaren inguruan: mendirik altuena Tatra mendia da, 2.499 metrokoa.

Eskualde karpatikoaz landa, Polonia Txikia penelautada da, basoz aberatsa: pagoak, urkiak eta izeiak. Hala ere, baso asko eraitsi dituzte lurrak nekazaritzarako erabiltzeko: zerealak (zekalea, garagarra eta garia) eta patata da gehien ereiten dena.

Goi Erdi Aroan gaur egungo Polonia Txikiko lurraldea Kroazia Zuriari zegokion. Baina poloniarrek boterea eskuratzen zuten neurrian, eskualdea Poloniako gune bihurtzen joan zen, Krakovia erresumako hiririk garrantzitsuenetarikoa zenez.

XVIII. mendean Austria, Prusia eta Errusiaren artean Polonia banatu zutenean, Polonia Txikia Austriar Inperioaren esku geratu zen. Gaur egun Polonia Txikikoa den ekialdeko eremua 1920. urtera arte Galitzia eskualdekoa izan zen; eta mendebaldeko eremua zen Krakovia hiriburua zegoen Polonia Txikia.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Kraków Hiri-Konderria
  2. Nowy Sącz Hiri-Konderria
  3. Tarnów Hiri-Konderria
  4. Bochnia Konderria Bochnia
  5. Brzesko Konderria, Brzesko
  6. Chrzanów Konderria , Chrzanów
  7. Dąbrowa Tarnowska Konderria, Dąbrowa Tarnowska
  8. Gorlice Konderria, Gorlice
  9. Kraków Konderria, Kraków
  10. Limanowa Konderria, Limanowa
  11. Miechów Konderria, Miechów
  12. Myślenice Konderria, Myślenice
  13. Nowy Sącz Konderria, Nowy Sącz
  14. Nowy Targ Konderria, Nowy Targ
  15. Olkusz Konderria, Olkusz
  16. Oświęcim Konderria, Oświęcim
  17. Proszowice Konderria, Proszowice
  18. Sucha Konderria, Sucha Beskidzka
  19. Tarnów Konderria, Tarnów
  20. Tatra Konderria, Zakopane
  21. Wadowice Konderria, Wadowice
  22. Wieliczka Konderria, Wieliczka

Hiri nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]