Edukira joan

Portunus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Portunusen Tenplua Erroman.

Portunus (Portunes ere deitua) erromatar mitologian, ate eta giltzen jainkoa zen, Tiber ibaiaren ibarrean aurkitzen ziren gari aletegien babeslea.

Bere ezaugarri nagusia, giltza bat da. Batzuetan, Melizertes edo Palemon jainko greziarrarekin lotua izan zen, eta heredatu zuen, baita ere, itsas portu eta nabigarien jainko titulua.

Tenplua eta gurtza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere tenplua, (Fortuna Virilen tenplua ere deitua) Foro Boarioan dago. Bere jaiak, Portunaliak deitzen ziren, abuztuak 17an ospatzen zirenak. Jai hauetan, giltzak botatzen ziren sutara, izpiritu txarretatik babesteko.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]