Edukira joan

Pultsu zabalera modulazio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Pultsu zabalera modulazioa -ingelesez Pulse-width modulation (PWM) edo pulse-duration modulation (PDM)-, pultsu digitalen bidez zirkuitu analogikoak kontrolatzeko teknika bat da. Erabilpen nagusia gailu elektrikoei hornitzen zaien potentzia mailaren kontrola da.

Pultsu zabalera modulazio adibidea: Lan-zikloan %0, %25, %50, %75 eta %100 mailak erabiliz, 5Veko pultsu digitalen bidez 0V, 1.25V, 2.5V, 3.75V eta 5Vko maila analogikoei dagokien potentzia ematen da kargan.

Tentsioaren -eta korrontearen- balio medioa, iturrian maila altua eta bajua abiadura haundiz aldatuz lortzen da. Zenbat eta maila altuak gehiago iraun maila bajuarekin konparatuz, potentzia haundiagoa aplikatuko da kargan -potentzia xahutzen duen gailuan-.

Pultsuen maila-aldatze maiztasuna haundia izan behar da, kargan antzematen den uhinaren forma leuna izan dadin. Maiztasun honen balio tipiko batzuk hainbat aldaketa minutuko sukalde elektrikoetan, 120 Hz argi-graduagailuetan, hainbat kHz motor elektrikoetan eta milaka kHz audio anplifikagailuetan eta konputagailuentzako elikatze-iturrietan dira.


Lan zikloa (Duty-Cicle) seinale digitalaren pultsuaren zabalera eta ziklo osoaren zabaleraren arteko erlazioa da. Ehunekotan adierazten da, %100 balioari denbora guztian maila altua dagokiolarik:


Non:

D= Lan-zikloa.
t= Seinalearen tarte positiboa (pultsu zabalera).
T= Seinalearen periodoa.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]