Edukira joan

Qin dinastia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Qin dinastia
k. a. 221 – k. a. 206
Monarkia
Qin dinastiaren lurrak k. a. 210 inguruan
Geografia
HiriburuaXianyang
BiztanleriaK.a. 210ean 20.000.000
Kultura
Hizkuntza(k)Antzinako txinera
ErlijioaTxinatar erlijioa
Historia
Aurrekoak
Zhou dinastia
Qin
Ondorengoak
Hamazortzi Erresumak
Han Erresuma

Qin dinastia Txinaren batasuna aldarrikatu zuen lehenengoa izan zen. K.a. 221. urtean euren erregeak bere burua 皇帝 (huángdì) izendatu zuen, enperadore, baina inplikazio erlijiosoak zituen ere. Modu horretan errege (王 wáng) izena albo batera utzi zen.

Lehehengo Qin Enperadorearekin Txina batu, zentralizatu eta indartsua sortu zen. Lurraldea 36 (gero 48) probintziatan banatu zen. Neurriak eta pisuak batu ziren eta idazkera ere bateratu zen; dirua tipo bakarrekoa (kobrezko, borobila, laukiko zuloarekin erdian). Aurrekoen liburuak erre ziren K.a. 213an, ez baitzetozen bat pentsaera berriarekin. Gainera, Xiongnu aurre egiteko harresi handia eraikitzea hasi zen.

Qin Shi Huangen heriotzaren ondoren Ershi Huangdi semeak (Bigarren Enperadorea) hartu zuen boterea, K.a. 209an. Hala ere presioak handiak ziren eta K.a. 206an Liu Bangek (hasieran funtzionarioa) bere burua enperadore izendatu eta Han dinastiaren erregealdia hasi zen.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]