Edukira joan

Ragnar Lodbrok

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ragnar Lodbrok

errege

Bizitza
JaiotzaEskandinavia, ?
HeriotzaNorthumbriaIX. mendea ( urte)
HiltzaileaÆlla (mul) Itzuli
Familia
AitaSigurd Hring
Ezkontidea(k)Lagertha
Aslaug (en) Itzuli
Thora Borgarhjört (en) Itzuli
Q130395034 Itzuli
Seme-alabak
LeinuaScylding (en) Itzuli
House of Munsö (en) Itzuli
Yngling (en) Itzuli
Jarduerak
JarduerakBikingoa

Ragnar Lodbrok (antzinako eskandinavieraz: Ragnarr Loðbrók) IX. mendeko Danimarkako errege bikingoa izan zen. Heroi bikingo nagusietako bat izan zen Ipar Europako Erdi Aroko literaturan, baina gutxi dira oso hari buruz ezagutzen diren egiazko datuak. Hegoaldeko Erromako Inperio Santuaren aurka borrokatu zen, eta batzuen arabera, bikingoek Frantziaren aurka eginiko erasoa gidatu zuen 845. urtean. Bikingo edo normandiar horiek berak bide ziren 844. urtetik aurrera Lapurdiko eta Gipuzkoako kostaldean barrena egungo Euskal Herrian sartu zirenak, eta Iberiar Penintsulan gaurko Portugalgo kostaldetik barneratu zirenak arabiarren aurka borrokatzeko. Kroniken arabera, Northumbriako erregeak Ragnar atxilotu, eta sugez beteriko hobi batera egotzi zuen, hil zedin. Ragnarren elezaharra guztiz zabaldu zen Eskandinavian, Danimarkan eta Islandian, bereziki, eta saxoiar herrietan, eta oihartzun handia utzi zuen antzinako teutoien elezaharretan; tradizio batzuen arabera, Ragnarrekiko lotura zuzena izan zuten Sigfrido eta Brunilda heroi germaniarrek.

2013an estreinatutako Vikings telesaileko protagonista da.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]