Regio-Tour
| |||
Orokortasunak | |||
Kirola | Errepideko txirrindularitza | ||
Sorrera | 1985 | ||
Aldizkotasuna | urterokoa (Aza) | ||
Mota | Txirrindularitza-lasterketa | ||
translation for raceinfobox_translate index 33 not found | Alemania | ||
Antolatzailea | UCI | ||
Dokumentazioa |
Regio Tourra Frantzia, Alemania eta Suitzan, hiru herrialdeen arteko mugetako tokietan ospatzen zen etapakako txirrindularitza lasterketa profesional bat izan zen. Lasterketa honen amaiera Alemaniako Vogtsburg herrian egoten ohi zen.
Abuztuan ospatzen zen, 1985etik etenik gabe. 2002tik aurrera bere izena Rothaus-Regio Tour izan zen, babesle bezala Rothaus garagardo enpresa sartu baitzen.
Proba honek bost etapa zituen, horietako laugarrena erlojupekoa. Txirrindulari handiek irabazi dute proba hau: Jan Ullrich, Alexander Vinokourov, Andreas Klöden edo Mario Cipollini horien artean.
Soilik txirrindulari batek lortu zuen proba hau behin baino gehiagotan irabaztea: Laurent Brochardek.
2008an desagertu ondoren, junior mailako txirrindularientzako proba bihurtu zen.
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Palmaresa herrialdeka
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Herrialdea | Garaipenak |
---|---|
Alemania | 7 |
Italia | 5 |
Frantzia | 4 |
SESB | 2 |
Espainia | 1 |
Belgika | 1 |
Kazakhstan | 1 |
Ukraina | 1 |
Errusia | 1 |
LET | 1 |
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Alemanez)(Frantsesez)(Ingelesez)Webgune ofiziala