Edukira joan

Remco Evenepoel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Remco Evenepoel

Bizitza
JaiotzaAalst2000ko urtarrilaren 25a (24 urte)
Herrialdea Belgika
Familia
AitaPatrick Evenepoel
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia eta futbolaria
Pisua62 kilogramo
Altuera171 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm11042026 Facebook: RemcoEvenepoelOfficial Twitter: EvenepoelRemco Instagram: remco.ev Youtube: UCcYxRKU5NXBxzjRV14vxq1w Edit the value on Wikidata

Remco Evenepoel (Schepdaal, Flandria, 2000ko urtarrilaren 25a), flandriar txirrindulari profesional bat da. Askok jotzen dute txirrindularitzaren itxaropenik handienetako bat. 2019an debutatu zuen profesionaletan Deceuninck-Quick Step World Tour-eko taldearekin.[1]

Remco Evenepoelen aita ere txirrindulari profesionala izan zen, Patrick Evenepoel, baina Remco gazteak futbolean egin zituen lehen urratsak.

Remco Evenepoel bost urterekin hasi zen futbolean jokatzen RSC Anderlecht taldean. Hamaika urte zituela, PSV Eindhoven taldearen gazte akademian sartu zen. Han hiru urte egin zituen, erdiko defentsa moduan jokatzen. Hamalau urterekin Anderlecht taldera itzuli zen. 2014 eta 2015 urteen artean, Evenepoelek lau aldiz jokatu zuen Belgikako hamabost urtez azpiko selekzioarekin, eta bost aldiz hamasei urtez azpikoarekin. 2016an, 16 urte eta 9 hilabete zituela, 13. amaitu zuen Bruselako erdi maratoia, 1 h. 16 min. 15 seg. eginda.

Anderlechten zenbait eragozpen izanda, 2017an KV Malines taldera pasatu zen. Lau hilabete geroago, hantxe amaitu zuen bere futbolista karrera.

Txirrindularitza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txirrindulari moduan, Remco Evenepoel hainbeste nabarmendu zen, ezen gazte mailatik zuzenean profesional izatera igaro zen, amateur mailatik pasatu barik.

UCI Munduko Txirrindularitza Txapelketa Errepidean, Innsbruck-en, 2018. Remco Evenepoel irabazle Belgikarekin

Aitaren arrastoari jarraiki, 2017ko apirilean debutatu zuen Evenepoel gazteak txirrindularitzan. Bere lehen lasterketan 71. amaitu zuen, baina bi hilabete geroago lortu zuen lehen garaipena. Amaitu zuen 2017ko sasoia zazpi lasterketa irabazita, tartean La Philippe Gilbert Juniors eta la Route des Géants (Gizandien ibilbidea), biak nazioarteko egutegikoak. Sasoiaren amaieran, Munduko txapelketarako aukeratu zuten, Bergen hirian jokatzekoa zena, Norvegian. Erretiratu egin zen, hiru aldiz erorita.

Hurrengo urtean hainbat lasterketa irabazi zituen Belgikako txapelketa, Europakoa eta Mundukoa jokatu aurretik. 2018ko maiatzean Belgikako txapeldun bihurtu zen, errepideko espezialitatean. Uztailean, Glasgow hirian, Europako txapeldun bihurtu zen erlojupekoan. Bi egun geroago, errepideko lasterketan, helmugarako 100 km falta zirela jo zuen erasoa, eta hamar minutuko aldea atera zion bigarrenari, Alexandre Balmer suitzarra. Lehen aldia zen maila horretan txirrindulari berak irabazten zituela errepideko eta erlojupeko txapelketak. Hiru egun geroago, bi urterako kontratua sinatu zuen Quick-Step Floors talde belgiarrarekin, berau World Tourrekoa. Irailean erlojupeko munduko txapeldun bihurtu zen junior mailan. Bi egun geroago, errepideko lasterketan, erori egin zen hasieran, baina 38 km falta zirela, erasoa jo, eta irabazi egin zuen, minutu bat aterata jazartzaile-taldeari. Lehen txirrindularia izan da gazte mailan, urte berean irabazi dituena Europako titulu biak eta Munduko biak. Urrian Nazioen Sari Nagusia irabazi zuen, junior mailakoa, bere azken lasterketa profesionaletara igaro aurretik.

Deceuninck–Quick-Step

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko uztailean, Remco Evenepoelek jakinarazi zuen hurrengo denboraldia profesional mailan lehiatuko zela Deceuninck–Quick-Step taldean, afizionatu mailatik pasatu barik. Taldeko zuzendariek erabaki zuten lehen denboraldi horretan Evenepoel gaztea astebeteko lasterketak eta egun bateko klasikoak egingo zituela, hauen artean albo batera utzita harbideak.[2] Lehen lasterketa Argentinan korritu zuen, La Vuelta a San Juan, eta bertan gazte onena izan zen, 9. sailkapen nagusian, eta podiumera igo zen lehen aldiz erlojupekoan, Julian Alaphilippe taldekidearen atzean. Evenepoelen lehen garaipena Belgikako itzulian iritsi zen, non irabazi baitzituen sailkapen nagusia, etapa bat eta erregulartasunaren maillota.[3] 2019ko abuztuaren 3an Evenepoelek lehen World Tour garaipena lortu zuen Donostiako klasikoan, denak zur eta lur utzita.[4][5] Donostiako klasikoa irabazi duen inoizko txirrindularirik gazteena bilakatu zen. 2019ko abuztuaren 8an, Evenepoelek erlojupekoa irabazi zuen Europako Txirrindularitza Txapelketan.[6][7]

2017

  • Aubel-Thimister-La Gleizeko etapa 1
  • Route des Géants (Gizandien ibilbidea)
  • La Philippe Gilbert Juniors
  • 2. Bizkaiko Itzulian

2018

  • Munduko errepideko txapelketa
  • Munduko erlojupeko txapelketa
  • Europako errepideko txapelketa
  • Europako erlojupeko txapelketa
  • Belgikako errepideko txapelketa
  • Belgikako erlojupeko txapelketa
  • Kuurne-Brusela-Kuurne
  • Guido Reybrouck Klasikoa
  • 3. etapa l'Étoile du Sud-Limbourg
  • Bakearen lasterketa
    • Sailkapen nagusia
    • 2. (erlojupekoa) eta 4. etapak
  • Centre Morbihan Trofeoa:
    • Sailkapen nagusia
    • 1. etapa
  • Patton Generala sari nagusia
    • Sailkapen nagusia
    • 1. eta 2. etapak
  • Aubel-Thimister-Stavelot:
    • Sailkapen nagusia
    • 3. etapa
  • Giro della Lunigiana:
    • Sailkapen nagusia
    • 1., 2. eta 4 etapak
  • Nazioen Sari Nagusia junior mailakoa

2019

2020

2021

2022

2023

2024

  • Kristalezko bizikleta gazte onenari, 2018an
  • Urteko kirol esperantza belgiar onena 2018an

Emaitzak lasterketa nagusietan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Itzuli Handiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzuli Handia 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Pink jersey Italiako Giroa UT UT
Yellow jersey Frantziako Tourra 3.
Red jersey Espainiako Vuelta 1. 12.

Beste Itzuliak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Itzulia 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Paris-Niza 2.
Tirreno-Adriatiko 11.
Kataluniako Volta 2.
Euskal Herriko Itzulia 4. UT
Romandiako Tourra 76. X
Dauphiné Libéré 7.
Suitzako Itzulia X 11. 3.
Poloniako Itzulia 1.

Klasikoak, Txapelketak eta Olinpiar Jokoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lasterketa 2019 2020 2021 2022 2023 2024
Flèche Brabançonne 6.
Flèche Wallonne 40.
Lieja-Bastogne-Lieja 1. 1.
Donostia Klasikoa 1. X 1. 1.
Quebeceko Sari Nagusia 99. X X
Montrealgo Sari Nagusia 53. X X
Lombardiako Giroa UT 19. 9. 2.
Olinpiar Jokoak (errepide) X 49. X 1.
Olinpiar Jokoak (erlojupekoa) 9. 1.
Munduko Errepideko Tx UT 62. 1. 25. 5.
Munduko Erlojupeko Tx 2. 3. 3. 1. 1.
Europako Errepideko Tx 2.
Europako Erlojupeko Tx 1. 3.
Belgikako errepideko txap. 84. 3. 37. 1.
Belgikako erlojupeko txap. 3. 2. 1. 4.
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSK Deskalifikatua
UT Utzi

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «El Deceuninck-Quick Step busca no sucumbir del cetro de ciclismo 2019» La Guía del Ciclismo 2018-12-23 (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).
  2. (Nederlanderaz) «Evenepoel vanaf 2019 al prof bij Quick-Step: "Sky kwam nog met gek bod"» sporza.be 2018-07-18 (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).
  3. www.cyclingnews.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).
  4. Eizmendi, Imanol Magro. «Bi argazki historiarako» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).
  5. www.cyclingnews.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).
  6. Berria. «Remco Evenepoel, Europako txapeldun erlojupekoan» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).
  7. www.cyclingnews.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]