San Joan eliza (Artariain)
San Joan eliza | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Leotz |
Koordenatuak | 42°36′59″N 1°34′36″W / 42.61651168°N 1.57653372°W |
San Joan eliza Nafarroa Garaiko Orbaibar ibarreko Leotz udalerriko Artariain lekuan kokatutako XII. mendeko kristiau eliza bat da. Erromaniko estiloa ditu.
Eraikina
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1200 inguruan eraikitako jatorrizko fabrikatik kanoi zorrotzeko estalkia duen nabea eta Ebanjelioaren aldean dagoen kapera txiki bat gelditzen dira. Burualdea, nerbiodun ganga gallonatuarekin, sakristia eta Epistolaren aldeko kapera 1671ko obrak dira, Barasoaingo Pedro Metton harginak eginak. Portada errenazentista eraberritu eta elizpea eraiki zuen Joan Doneztebek 1772tik aurrera, Francisco Emeterio Agirre Tafallako harginak emandako trazari jarraiki. Erretaula nagusiak, errokoko estilokoak, elementu manierista aprobetxatuak ditu, eta San Joan Bataiatzailearen eta Santa Luziaren tailu erromanista bat babesten du, XVI. mendekoa, bere ermitatik datorrena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nafarroako Entziklopedia Handia | ARTARIAIN. (Noiz kontsultatua: 2022-02-01).