Edukira joan

Solo (musika)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Louis Armstrong tronpeta-jole eta abeslaria: solista.

Solo (italieraz: solo, literalki, bakarrik, nahiz eta italieraz gaur egun assolo hitza erabiltzen den kontzeptu hau adierazteko) bakarrik jo edo abesteko pentsatuta dagoen musika-konposizio bateko atal bat da edo konposizio oso bat. Praktikan honek aldaera ezberdinak ditu musika estiloaren arabera. Batzuetan hitza soloa egiten duen artista izendatzeko ere erabiltzen da.

Musika barrokoan solo batek praktikoki sonata baten esanahi bera zuen. Jazz musikan abesti batean musikari ezberdinak alternatzen dira euren instrumentua nabarmenagoa den atal bat egiteko, nahiz eta beste musikariak ez diren isildu behar eta ohikoa den perkusioa eta oinarriak jarraitzea. Rock eta pop musikatan eta, batez ere, heavy musikan, solo deitzen zaio musikari batek egiten duen emanaldiari, jazz musikaren antzekoa, baina publikoan dagoen jendea pozteko.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.