Edukira joan

Somorrostro Haraneko Hiru Kontzejuak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Somorrostro Haraneko Hiru Kontzejuak Enkarterrin zegoen antzinako herria izan zen.

Antzinako hiru kontzejuen erdigunea Zugaztietatik ikusita.

Hiru Kontzejuek Somorrostro Harana osatzen zuten Lau Kontzejuekin batera. Hona hemen hiru kontzejuak eta egun bilakatutako udalerriak[1]:

Kontzejua Egungo udalerria
Santurtziko San Jorge Santurtzi eta Ortuella
Sestaoko Andra Mari Sestao
Trapagarango San Salbadore Trapagaran

Mugakideak mendebaldean Barakaldoko elizatea, ekialdean Somorrostro Haraneko Lau Kontzejuak, hegoaldean Galdamesko Kontzejua eta iparraldean Nerbioi ibaia zituzten. Kontzejuek Portugaleteko hiribildua inguratzen zuten.

Hiru kontzejuen sorrera guztiz ezezaguna da, litekeena da Goi Erdi Aroan, XV. mendean, Somorrostro Haraneko zazpi kontzejuek bitan zatitzea, bakoitzak bere alkatea izanik[2]. Harana gobernatzeko Uriosteko San Bernabe Ermitan biltzarrak egiten zituzten. 1799 urtean, Somorrostro Haraneko zazpi kontzejuak, Hiru Kontzejuak barne, Gernikako Batzarretara joan ziren[3], Bizkaiko antolamenduan parte hartuz.

1805. urtean Hiru Kontzejuak banatu eta bakoitzak bere kontzeju osatu zuen. 1841ean, “Ley de Ayuntamientos del Reino” (euskaraz: Erresumako Udalen Legea) izeneko legea atera eta Hiru Kontzejuak kontzejuaren ordez udalerri bihurtu ziren[4]. 1870ean egindako txosten baten bitartez ofizialki banatu ziren behin betiko. Hori ez zen banaketa bakarra izan, 1901ra arte "Santurce-Ortuella" izandako udalerria bitan zatitu baitzen, Santurtzi eta Ortuella udalerriak osatuz. Aipatu urtean Santurtziko udalerria Ortuellatik banandu zen. Banaketa gertatu zenean Ortuellak Santurtzik baino 3 bider biztanle gehiago zituen arren, Santurtzik gaur egun 45.000 biztanle inguru dauzka, Ortuellak baino ia lau bider gehiago. Ondorioz, Ortuellak ofizialki segida ematen dio aurreko udalerriari.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]