Straight edge
Straight edge hardcore punkaren azpikulturaren barruan hasi zen bizimodu eta mugimendu bat da. Bertan, jarraitzaileek bizitza osorako konpromisoa hartzen dute alkohola edateari, tabakoa erretzeari eta drogak kontsumitzeari uko egiteko. Kasu batzuetan, beganismora eta promiskuitatearen aurkakotasunera ere hedatzen da. Punkean ohikoa zen autosuntsiketaren eta hedonismoaren aurkako erreakzio zuzena izan zen. Hitza Minor Threat taldearen "Straight edge" izenburuko abestitik hartu zen. X sinboloa, eskuen atzealdean, mugimenduaren sinbolotzat hartzen da. Gorputzeko beste atal batzuetan ere erakuts daiteke, eta jarraitzaile batzuek ikurra jantzi eta pinetan jarri dute.[1][2]
Musika talde batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ideologikoki joera desberdinak dituzte: ekologistak, komunistak, sozialistak, kristauak...
- 7 Seconds, Ameriketako Estatu Batuak
- Asunto, Txile
- Deadlock, Alemania
- Earth Crisis, Ameriketako Estatu Batuak
- Eighteen Visions, Ameriketako Estatu Batuak
- Good Riddance, Ameriketako Estatu Batuak
- Gorilla Biscuits, Ameriketako Estatu Batuak
- Have Heart, Ameriketako Estatu Batuak
- Inside Out, Ameriketako Estatu Batuak
- Lärm, Herbehereak
- Manliftingbanner, Herbehereak
- Minor Threat, Ameriketako Estatu Batuak
- Nueva Ética, Argentina
- Refused, Suedia
- Sudarshana, Argentina
- Teen Idles, Ameriketako Estatu Batuak
- The Geeks, Hego Korea
- Throwdown Ameriketako Estatu Batuak
- Turning Point, Ameriketako Estatu Batuak
- Unbroken, Ameriketako Estatu Batuak
- Vieja escuela, Argentina
- Vitamin X, Herbehereak
- xDeathstarx, Ameriketako Estatu Batuak
- Youth of Today, Ameriketako Estatu Batuak
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Straight Edge World Wide.
- (Ingelesez):Straight Edge inguruko galderak.