Edukira joan

Tanagra

Koordenatuak: 38°19′39″N 23°32′12″E / 38.32738°N 23.53655°E / 38.32738; 23.53655
Wikipedia, Entziklopedia askea
Tanagra
Τανάγρα
herrixka
Administrazioa
Estatu burujabe Grezia
Decentralized administration of GreeceDecentralized Administration of Thessaly and Central Greece
Eskualdea[[Fitxategi:|22x20px|border |alt=|link=]] Erdialdeko Grezia
Prefecture of GreeceBeozia
UdalerriaTanagra Municipality
Izen ofizialaΤανάγρα
Jatorrizko izenaΤανάγρα
Posta kodea32009
Geografia
Koordenatuak38°19′39″N 23°32′12″E / 38.32738°N 23.53655°E / 38.32738; 23.53655
Map
Azalera27,814 km²
Altuera304 m
Demografia
Biztanleria878 (2001)
813 (1991)
639 (2021)
702 (2011)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2011)
Dentsitatea32 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia2262

Tanagra (antzinako grezieraz Τάνργρα) Beoziako hiria zen Antzinako Grezian, Asop ibaiaren ezkerraldean, lautada emankor batean, Plateatik 40 km-ra. Gaur egungo Grimala herriari dagokio, Skimataritik 5 km-ra. Antzinako autore batzuek Grearekin identifikatzen dute, Homerok Iliadako "Nabeen katalogoan" aipatzen duen hiriarekin, baina beste batzuek bi leku desberdin zirela uste zuten. Aristotelesek uste zuen Oropos (gertuko beste hiri bat) zela antzinako Grea zela.

Tanagrari Poemandria (Ποιμανδρία "larre-eremua") ere deitzen zioten, eta bere lurraldeari Poemandris, hiria inguratzen zuten belardi emankorren ondorioz. Hiriko lehen biztanleak Gefireoak izan ziren alegien arabera, Feniziatik Kadmorekin heldu ziren biztanleak, eta handik geroAtenasera joan zirenak, Herodotok eta Estrabonek diotenez .

Tanagrak lurralde nabarmena zuen eta Estrabonek lau herri aipatzen ditu berari zegozkionak, Eleon, Harma, Mikalessos eta Fares .

Tanagrako guduak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atikatik gertu zegoenez, borroka garrantzitsu batzuen eszenatoki izan zen k.a. 5. mendean.

K.a. 457 urtean Esparta eta Atenasen arteko gudu baten lekua izan zen Tanagra, zeinean Atenasek galdu zuen, Tuzididesen arabera, atenatastarren aliatu tesaliarrek desertatu egin zutelako. Hurrengo urtean, Atenasek egin zuen aurrera Beozia konkistatuz, eta gudu erabakigarri batean Tanagrako harresiak suntsituta utzi zituzten, Diodoro Sikuloren arabera.

K.a. 436. urtean beste eraso atenastar batean, tanagratarrak eta beoziak garaitu zituzten hiriaren izena duen gudu batean.

Garai helenistikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pausaniasek bere garaiko hiria deskribatzen du (gure aroko II. mendea) eta Dionisoren tenplua ikustea merezi zuela dio, Calamis eskultoreak marmolez egindako jainkoaren estatua eta Tritonen estatua are miresgarriagoa aipatzen dituelarik. Bertatik gertu Temis, Afrodita eta Apoloren tenpluak zeuden, eta Hermesi eskainitako bi. Gimnasioa ere bazeoen non hirian jaiotako Korina poetaren estatua bat zegoen. Korinaren beste monumentu bat ere bazegoen hirian. Pausaniasek eransten du Tanagrako barruti sakratu guztiak hiriko etxeetatik bereizita zeudela. Borrokarako hazitako oilarren arraza ere oso famatua zela dio. [1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, katalanezko wikipediako «Tanagra» artikulutik itzulia izan da, 2022-01-26 data duen 29346223 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2022-01-26 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. Smith, William (ed.). «Tanagra» Dictionary of Greek and Roman Geography (1854).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]