Teresa Aldamiz
Teresa Aldamiz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Manila, 1928ko irailaren 8a |
Herrialdea | Filipinak |
Heriotza | Bilbo, 2012ko otsailaren 26a (83 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Santiago Brouard |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Far Eastern University (en) : kazetaritza |
Hizkuntzak | euskara filipinera gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, kazetaria eta itzultzailea |
Teresa Aldamiz Mendiguren (Manila, Filipinak, 1928ko irailaren 8a - Bilbo, Bizkaia, 2012ko otsailaren 26a)[1] poeta, kazetaria eta itzultzailea izan zen. Ezker Abertzaleko kide ere izan zen. Konpromisoa eta erbestea ezagutu zituen Santi Brouard bere senarrarekin batera.[2][3][4]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Teresa Aldamiz Manilan jaio zen eta bertan bizi izan zen haurtzaroan eta gaztaroan. Ikasketak ingelesez egin zituen, Filosofia eta Letretan graduatu zen San Tomas Unibertsitatean eta Kazetaritzan lizentziatu zen Far Eastern University of the Philippines unibertsitatean. Ibarrangelukoak (Bizkaia) zituen guraso biak, eta haien ametsa bete zuen: bere sustraietara itzultzea. Izan ere, 1951n Bilboratu zen.[5]
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Manilatik Bilbora heltzean ez zuen kazetaritzan lan egiteko aukeratik izan eta ingeles eskolak eman zituen eta itzultzaile lanetan ere jardun zuen. Ondoren Euskal Herriko hainbat aldizkaritan argitaratu zituen bere artikulu eta poemak. Adibidez, hainbat urtez Punto y Hora de Euskal Herria aldizkarian kolaboratu zuen
Poeta
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poesia zale izanik, 1975etik Asociación Artística Vizcainako partaidea izan zen eta honako antologia poetikoetan parte hartu zuen:
- Veintitrés voces para un Poema”,
- Entre Amigos
- Páginas de Interior
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1986an Poemas para vivir liburua argitaratu zuen, 1984an atentatuan hildako Santi Brouard bere senarrari eskainia. (Txalaparta argitaletxea / 978-84-398-6227-7).[6]
- 1999an El raro Sortilegio de las Sombras. Beta III Milenio ediciones / 978-84-88890-51-1.[7]
- 2001ean The Blending Line (La linde donde todo se funde) Beta III Milenio ediciones / 978-84-88890-78-8.[8][9]
Bizitza pertsonala
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Santi Brouardekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituzten: Edurne, Santi eta Teresa. Konpromisoa eta erbestea ezagutu zituen Santirekin batera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Esquela online de Teresa Aldamiz Mendiguren fallecido en Vizcaya #DEP» www.rememori.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
- ↑ Berria. «Teresa Aldamiz zendu da, Brouarden alarguna» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
- ↑ «naiz: Oroitzapenak» www.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
- ↑ «Muere Teresa Aldamiz, viuda de Santi Brouard - Diario de Noticias Navarra» foros.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
- ↑ «Efeméride. Teresa Aldamiz Mendiguren, poetisa filipina, nace el 8 de septiembre de 1928» www.euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
- ↑ «A Teresa Aldamiz - GARA» gara.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
- ↑ «El raro sortilegio de las sombras. Teresa Aldamiz Mendiguren. Elkar.eus» www.elkar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
- ↑ «Canto de llanto y de esperanza» durangon.com (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
- ↑ THE BLENDING LINE (LA LINDE DONDE TODO SE FUNDE) - TERESA ALDAMIZ MENDIGUREN - 9788488890788. (Noiz kontsultatua: 2021-05-25).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Elkarrizketa: Azaroaren 20an heriotza bere osotasunean aurkezten zait Argia, 1992.11.20