👨👨👦👦 Biztanleak 19.458.000 |
🔎 Azalera 756.102 km² |
🏙️ Hiriburua Santiago |
📷 Argazkiak ikusi |
🗺️ |
Txile Hego Amerikako estatua da.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekialdean Andeak ditu, eta mendebaldean Ozeano Barea.
Hiriburua Santiago da, eta bigarren hiri garrantzitsuena eta portu nagusia Valparaiso da.
Herrialdearen iparraldean Atacamako basamortua dauka. Hegoaldean, Suaren Lurraldea eta Hornos lurmuturra.
Ozeano Barean irla batzuk ere badauzka. Adibidez, Pazko uharte ezaguna.
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Txilek 18.000.000 biztanle inguru ditu. Horietatik 300.000 inguru maputxeak dira, bertako jatorrizko herri bat.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gizakien lehen aztarnak Goi Paleolitokoak dira.
Europarrak iritsi aurretik hainbat herri bizi ziren Txileko lurretan: aimarak, maputxeak, txonoak, yamanak...
Lurralde hartara iritsi ziren lehen europarrak Fernão de Magalhães portugaldarraren espedizioko kideak izan ziren. Tartean Sebastian Elkano getariarra.
Espainiar konkistatzaileek 1541ean sortu zuten lehen hiria, Santiago. Baina hurrengo hiru mendeetan borroka gogorrak eduki zituzten maputxeen aurka.
1844an herrialdeak independentzia lortu zuen.
Txiletar ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gabriela Mistral (1889-1957). Poeta. Nobel saria jaso zuen. Euskal jatorria zeukan.
- Violeta Parra (1917-1973). Abeslaria eta artista.
- Victor Jara (1932-1973). Musikaria.