Valdespinako markesgoa
Valdespinako markesgoa lehendabizikoz 1736an Filipe V.ak Andrés Agustín Orbe Zarautzi emandako noblezia titulua da.
280 urtetan zehar titulua Orbe familian izan da. Markesen artean III.a, IV.a eta V.a, batez ere III.a zen Jose Maria Orbe, nabarmentzekoak dira, XIX. eta XX. mendeetan zehar karlismoren buruzagiak zirenak.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Orbe familia Bergarako Angiozar auzokoa da. XVII. mendean Ermuara joan zen, justu Andrés Agustín Orbe Larreategi jaio baino belaunaldi bat aurrerago.
Andrés Orbe Larreategi XVIII. mendearen lehen herenean eragin handiko pertsona izan zen. Apaiza, 1720an Bartzelonako apezpiku eta 1725ean Valentziako artzapezpiku bilakatu zen. 1727 eta 1733 artean Gaztelako biltzarraren gobernadorea eta 1733an inkisidore nagusia izan zen.
1733an honek bere iloba zen Andrés Agustín Orbe Filipe V.ak Valdespinako markes bilakatzea lortu zuen. Horrela artzapezpikuaren familiak honen ospea jarauntsi zuen.
Artzapezpikua Ermuan bere jaioterrian jauregia eraiki zuen, egun bertako udaletxea dena.
Markesen zerrenda
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Izena | Agintaldia | |
---|---|---|
Filipe V.ak sortua | ||
I.a | Andrés Agustín Orbe Zarautz | 1736-1754 |
II.a | José Joaquín Orbe Murgia | 1754-1819 |
III.a | Jose Maria Orbe Elio | 1819-1850 |
IV.a | Juan Nepomuceno Orbe Mariaka | 1850-1891 |
V.a | Jose Maria Orbe Gaytán de Ayala | 1891-1933 |
VI.a | Ignacio Orbe Vivés de Camañas | 1933-1969 |
VII.a | Jose Maria Orbe Klingenberg | egungoa |