Edukira joan

Vexillatio

Wikipedia, Entziklopedia askea

Vexillatio bat (pl.: vexillationes) erromatar legio erromatar legioaren destakamendu bat izan zen, Antzinako Erromako Printzaldiko (Erromatar Inperioko) armadak sortua. Legioaren destakamenduek zeramaten estandarteagatik (vexillum), jaso zuten izen hau.

Eskuarki legioekin lotu izan diren arren, litekeena da vexillatio-en barruan tropa laguntzaileak (Auxilia) ere egotea. Terminoa singularrean aurkitzen dugu iturrietan, destakamendu bakar bati erreferentzia eginez, baina pluralean erabili ohi da jasotako destakamenduz osatutako armada bati erreferentzia egiteko. Vexilatione-ak propio osatzen ziren Erromako muga zabaletan krisialdi bat sortzen zenean, gerra zibil batean borrokatzeko, edo erromatarren aurkako eraso bati erantzuteko. Tamainaz eta konposizioz aldatu ziren, baina, normalean, 1.000 infanteria gizon eta/edo 500 zaldun zituen.

Funtzioak eta historia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erromatar Armadaren zatirik handiena (400.000 gotorleku inguru III. mendearen hasieran) mugetan zehar egon zen Hadrianoren garaitik, edo lehenago. Horrek kolokan jarri zuen inperioa, barruan edo mugatik urrun zeuden lekuetan mehatxu larriak sortu zirenean. Ez zegoen erdiko erreserbarik, eta nekez eraman zitekeen legio oso bat, edo legio baten zati handi bat , eremu gatazkatsu batera, mugako defentsetan arrakala arriskutsu bat utzi gabe.

Irtenbide logiko bakarra legio ezberdinetatik destakamenduak aukeratu eta behin-behineko taldeak osatzea zen, mehatxuari aurre egiteko. Arriskua gainditzen zenean vexilatio horiek desegiten ziren, eta destakamenduak beren jatorrizko legioetara itzultzen ziren.

Israelgo Abu Ghosh-en inskripzioa. Erromatar X. Legioaren vexillatio bat aipatuz, Fretensis izenekoa.

Augustoren garaitik, erromatar enperadoreek Italian eta Erromako hirian unitateak zeuzkaten. Denborarekin, unitate horiek ugaritu egingo ziren. Augustok pretoriar unitateak sortu zituen, Domizianoren garaian hamar kohorte osatzen zituztenak, bakoitza, teorian, mila gizonez osatua eta zaldizko kopuru zehaztugabe bat zutenak.[1][2]

Trajanok zaldizko guardia inperialak sortu zituen, Equites Singulares Augusti. Germania Behereko legatua izan zenean, 1000 zaldizko inguru zeuzkan bere guardia prokontsularrean, eta horiexek aprobetxatu zituen guardia inperial sortu berria osatzeko. Septimiok aldaketa asko egin zituen erromatar armadan. Zaldunen guardiako kopurua bikoiztu zuen 2000 izan arte. Pretoriarren taldeak soldadu probintzialez bete zituen. Legio II Parthica izeneko legio berri bat bildu zuen, eta erromatar historian lehen aldiz Erromako hiriaren inguruetan kokatu zuen, erromatar enperadorea diktadore militarra zela argiago utziz. Enperadoreak kanpaina egiten zuen bakoitzean, Erroma hirian estazionatuta zeuden guardia-unitate horiek berekin joaten ziren, eta horiei, mugetako legioen vexilatio-ak gehitu zitzaizkien.

Botozko aldarea, Odenwalden, Alemanian, Jupiter Optimus Maximus-i eskainia (laburtua IOM), Sequanien eta Rauricitarren zalduneria-kohortearen vexillatioak eskainia. Vexilatio hori 22. Primigenia Pia Fidelis legioarekin lotua zegoen.[3]

Vexillatio sistemak hasieran funtzionatu zuen, inperioko errepide bikainek ematen zuten mugikortasunari esker eta unitate hauen eta etorri ziren legioen diziplina, kohesio eta armadarekiko leialtasuna maila altuei esker. Baina III. mendeko krisialdian (235etik 290 ingurura bitarteko aldi zurrunbilotsua) vexilatioiak hain azkar lekualdatu ziren eremu batetik bestera, non, unitateak nahastu eta ia independente bihurtu baitziren. Gertatu zen, adibidez, komandante bat enperadore aldarrikatuko zuen legio batek vexillatio bat izan zezakeela legezko enperadorearen soldaduen taldean, edo mugan pilatuta egon. Hau, erromatar armadaren desantolakuntzaren kausa garrantzitsua izan zen eta ondorioz, Diokleziano eta Konstantina I.aren pean egindako erreforma militar erradikalen ondoren, armadaren oinarrizko unitatea Quingenaria batez (500 soldadu) edo Miliaria batez (1.000 soldadu) osatutako kohortea izatera pasa zen, eta albo batera utzi ziren 5.000 soldaduz osatutako legioek.

Dioklezianoren eta Tetrarkiaren garaitik, eta dagoeneko Gallienoren agintaldian ziurrenik, vexillatio-ak kanpainan aurki zitezkeen ohiko zalduntza-unitateak ziren, nahiz eta hegalak iraun zuten. IV. mendean erromatarren armaden Vexillationes palatinae eta Vexilationes comitatenses direlakoak 300 edo 600 gizonek osatzen zutela uste da. Notitia Dignitatum-ek 88 vexillatio zerrendatzen ditu.

Beste unitate batzuek, hala nola infanteriako kohorteak eta zenturiak, zalditeriako alae eta turmak, beren vexillum-ak izan zitzaketen. Gainera, vexillatio-ek, beren vexillum-ekin, ohiko egitura militarretik kanpoko tropa berezien unitateak sortu zituzten, adibidez, vexillarii (berriz armadan sartzen ziren beteranoak), beren kide arrunten kohorteetatik aparte zerbitzatu ahal zutenak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Cownan, Ross; McBride, Angus (ilustr). (2003). Imperial Roman Legionary AD 161-284. Osprey Publishing ISBN 9781841766010..
  2. (Ingelesez) Speidel, Michael P. P.. (2015). Riding for Caesar, The Roman Emperors' Horse Guards. Routledge ISBN 9780415620055..
  3. Corpus Inscriptionum Latinarum (CIL) XIII, 06509.
  •  Dupuy, R.E.; Dupuy, T.N.. (1986). The Encyclopedia Of Military History: From 3500 B.C. To The Present (2nd Revised ed.). 147–148. or.
  • Southern, Pat; Dixon, Karen. (1996). «Chapter 2» The Late Roman Army ISBN 0-415-22296-6..

Bibliografia osagarria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Pepa Bero Intrépida Aventurera (2023) La vexillatio de la VII legio gemina en las jornadas roamanas de Salar (Granada) [Youtuben]