Edukira joan

Wikipedia:Txokoa/2005eko ekaina

Wikipedia, Entziklopedia askea

2005 urteko ekainean, txokoan izan ziren eztabaidak daude hemen gordeta.

Desmadre hutsa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Azken egunetan hainbat wikipedista berri agertu dira dirudienez, eta hau desmadre hutsa bihurtu da. Baliogabeko aportazioak (ikus [1], [2]), formaturik gabeko kopy&paste lanak (ikus Euskara), zentzu gabeko artikuluak... Zer egin dezakegu honekin? Estilo liburua egin eta wikipedistei irakurtarazi? Gutxienezko kalitate ez duten artikuluak ezabatu? Nik momentu honetan konexiorik gabe nago eta zaila egiten zait aldaketak jarraitzea eta zuzentzea, baino zeozer egin beharko genuke entziklopediaren kalitatea gehiago jeitsi ez dadin. Zer uste duzue, Theo, Willy, Kaxero, Asun? --ziberpunk 10:07, 8 Jun 2005 (UTC)

Oraindik ez dakit nondik irten zaizkigun horrenbeste wikipedista berri. Zorionekoa da jende berria ikustea, baina arraroa egiten zait 3-4 erabiltzaile berri egotea (erabiltzaile izen ezberdina) eta antzeko artikuluak egitea.

Barkatu, nire errua izan da. JosebaAbaitua Deustuko Unibertsitatearen Irakasle da eta bere ikasleei eskatu zien hemen idaztea, iaz ere berdin egin zuen, horregatik kopy&pastearen antza dute lanek. Idazle gehiago lortzea da asmoa baina... iaz bapez :( Willy
Ideia ez da txarra, eta ezkertzen da wikipedia unibertsitatean ikustea. Baina ekarpenak aberatsagoak izango lirateke ikasleek minimo batzuk ezagutuko balute: testua formateatzeko moduak, GFDL lizentzia, estilo-gida, entziklopedia baten printzipioak. Gai hauek klasean aurkeztea ez dirudi zaila. Ea wikipedista gehiago lortzen dugun :) --ziberpunk 10:08, 10 Jun 2005 (UTC)

Artikulu askotan artikulo berriak izango ote direnei buruzko estekak bakarrik erabiltzen dira (zinema, zinema festibalak kasu), eta honentzako agian hobe da [[Category:xxx]] erabiltzea.

Bai, nire ustez zerrendak ez dute ezertarako balio, hobe kategoriak. Willy

Baina beno, berriz ere arira itzultzen, zerbait egin beharra dago. Artikulo batzuk borratu egin beharko lirateke, eta bezte batzuk ongi/hobeto antolatu. Ezabatzeko eta/edo aurreko bertsiora itzultzeko admin-a izan beharra dago Willy?

Ezabatzeko bai, baina aurreko bertsiora itzultzeko ez da beharrezkoa. [Orriaren historia] segi, aurrekoa edo bestea aukeratu, editatu eta aldaketa gabe gorde. Willy

Honetaz gain, Ziberpunk, bai, estilo liburu txiki bat edo egin beharko litzateke. Adibidez, pertsonai bati buruz hitz egitean bakarrik jarri behar dira jaiotze-hiltze datak? Artikuloren batean ikusi dut esteka batean jarrita...

Hauxe dena oraingoz. Kaxero 2006-06-08

Abaituarenak gora-behera, hanbertze izenen azpian iratxo bakharra ari zaikula uste duen bakharra othe naiz? Eta, bertzalde, badut galdetto bat. Hemen baziren kategorien barnean kategoriapekoak-eta egiten hasi nintzen bezain laster, mezu bat izan nuen norbaiteganik, horrela aritzea bidezko ez zela jakin erazteko. Bidezkoa othe da hemen wikipedia (edo "guikipedia") paralellorik sortzen hastea? Ez dut ulertzen. Serios hitza athera izan da hemengo solasetan, eta horixe da hemen eskas, ene ustez: seriostasuna. Nik dakidala, ez dago wikipediarik batere (batto ere ez) honetan ageri diren ergelkeriak eta zentzugabekeriak onhartzen dituenik. Wikipedia baino, freak-foruma dirudi honek. Ehunka hizkuntzaren artean, xoilik Euskarak ditu halako "erabiltzaileak" (hizkuntza ikhaaaaaragarri maite omen dutenak), den lotsarik aphurrena ere gabeak. Ezer egin ahal dezakegu? Ezer egin nahi dugu? Jakin nahi nuke, bada. Wikipedia batetan ari nintzela uste izan dut; baina, egunotan ikhusi dudanaz, ez-bai handietan nabila honelako projektuetan nekerik ezartzea merezi othe duen. Theo, 2005-6-10

Xuxen-okherka

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Berriak ez-ezik, lanik aski emaiten ari da (ari zait) zaharretariko zenbaitto. Gizabidez, jendeki eta polite ari izan naiz, nik uste, egundainokoan wiki honetan. Aritu ere, gogo-zabal aritu naiz: oro har, Batuaren graphia demotikora makhurtu izan naiz hemengo artikulu guztietan, neurekeriarik gabexko; nehoren artikuluak xuxentzean, xoilik okher zegoena xuxendu izan dut (grammatika-hutsak, jakingarri eta datu okherrak, erratumak,...), sekulan ez muinezko edo oinharrizko zerik (halakoak ere xuxentzeko thirria gorriak eraginagatik). Wiki honen kaxkartasuna-eta zirikatu izan dudanean, bethiere oro har egin dut, ezer nehori bereziki lephoratu gabe. Alabaina, badirudi jendetasunori gure honetan kommunegi ez den. Eta, lehenik ere adi erazirik nagoen hildotik, "gizakumeekin gizakumekara, baina astoekin astara". Eta aho-legarrik gabe mintzatu behar baldin naiz, halaxe eginen naiz. Ezin onhartuzkoa da (egiazki Euskara eta Euskaldun izenak izan zenbaiten isla badirateke) nehon, are gutiago enzyklopedia batetan, Euskara ez dena Euskaratzat irets erazi nahi izatea. Pollit-pollit dira, baiki, erran biribilak, eta mereximendu handirik dukete Euskaldungai, Euskaldungaiberri, Euskaldunberri, Euskaldun-nahi, eta abarrek; baina, zein-nahi den hizkuntzatan ere, ez dute hizkuntzadungaiek kanonik ez eredurik ezartzen, hizkuntzadunek baizik. Eta hizkuntzadunek ere, hizkuntzadun betheek, bere hizkuntzaren jabe direnek, bere hizkuntzaz egiten dakitenek. Ez gara, ez, Euskaldunok hain berexi, mundu orotan egin doana bazter utzi-eta geurean mottel-ttottelak guztien buruzagi eta paradigma ezartzeko, ala bai? Ikharagarri da nolako ausarkeriak eta lotsagabekeriak ikhusi behar ditugun hemen. Artikulu batzu kaxkar izatea... onhar (landuko ahal ditugu); baina, "norbaitek" artikulu jakin bat Euskwahili adikaitzez izkiribatu, Euskaldun oraino ere lotsarik zerbaixka duen batek hura Euskararat aldatu, eta orain berriz ere harako hark versione zahar bezain tzarra itzul eraz?? Othoi. Ez dut orain artean ad mulierem argumentik ekharri nahi izan; baina, harako hark honelako zakharkerietan iraun badeza, Euskara ikhasteko nekea hartu izan dutenek merexi omen duten begiramena baztertu beharko dut. Guztiok dakiguntxoa ekhar, zeinek bere jakitearen eta ahalaren arau; baina ez dakienak (eta jakin nahi ere ez duenak), dakienaren bidean behaztopagarririk ez ezar, othoi. Theo, 2005-6-8

Stylo-gidagaia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Badu aspaldixko honelakorik wikipedia honetan ezartzeazko proposamena egin nuela, baina ihardetsirik ez :-s. Hastean egin ez dena, sarri edo berant, egin beharko. Dena dela, ez dut uste honek hobekuntza handirik ekharriko deraukula: nahas-mahas, zein bere gogara, eta harmoniarik batere gabe ari gara wikigileok, eta ez dirudi halako artikuluak egiteko lotsarik ez dutenek neholako stylo-gidarik irakurriko dutenik (gorreria dugu, nehondik ere, Euskaldunon arteko eritasunik ardurakoena). Alabaina, wikipedia orok izan behar lukeen osagaietarikoa da gida hori eta, Anglesezko wikiari jarraikixe, skhema hauxe ondu nuen, abiaburutzat, denon artean xuxen, hobe, aberats, eta bethegin dezagun.
Badakit pundu jakin batzu lasterxko arbuiatuko direla (letra larrien erabiltzea, e.b., Euskainolaren araurakoa ez baita), baina gidaren xedea artikuluak ahalik hobekiena ontzeko, antolatzeko, eta amarauneratzeko bidetsua erakustea baizik ez da.
Niri orohar ondo iruditzen zait nahiz eta letra larrien erabilera arbuiagarria iruditu :). Bestalde, aspaldi eztabaidatutako gaiak ere gehituko nituzke (euskara batua artikuluetan, jatorrizko izenak erabiltzea, transliterazioa erabiliz beharrezkoa balitz, liburu edo orokorrean edozein ekoizpen jatorrizko hizkuntzan mantentzea itzulpenik ez badago, etab.). --ziberpunk 13:31, 9 Jun 2005 (UTC)

Euskal Wikipediaren stylo-gida (eztabaidagaitako zirriborroa)

  • Atharikoa

Stylo-gida zer, nolako, eta zertako.

Formatu zentzuzko eta koherent bati jarraikirik artikuluak irakur-errax egiteko xede xoila du sytlo-gida honek. Erregelok ez dira –ez dute izan behar– azken hitza. Anhitzetan bata bertzea bezain on eta egoki izan ahal daitezke aritzeko bideak; baina, wikigile guztiak orobatsu (ez ezin-bertzez orobat) ari baldin bagara, irakur- eta erabil-erraxago izanen da wikipedia, eta bai lant- eta edita-erraxago ere. Hemendik harakoan gida honetan ageri diren erregelak, beraz, ez dira harri gaineko neholako lege aldakaitz eta bethierekorik, wikipediako artikulugileendako gida, oinharrizko nondik-norakoen erakusgarria baizik. Bertzalde, erregelok dogma ez direnaz geroztik, malgutasun zerbaixka behar dateke haien applikatzean.

Nola-nahi ere, wikipediako artikulugileak ez daude erregeloi jarraikitzera beharturik. Horretantxe datza wiki-editatzearen goxoa: artikulugileak ez du gauzak betheginki, perfektuki, egin beharrik. Geroko lana izanen da artikuluak stylo-gida honen arauratsu orraztatzea-eta.

  • Artikulu-izenak

Ahal baduzu, egizu artikulu-izena artikuluko lehen perpauseko subjektua izan dadin (subjektua ez izanik ere, lehen perpausorretan baitezpada ageri izan behar du artikulu-izenak). Bere lehenbiziko agerraldi horretan, gainera, letra lodiz (bold) ezar ezazu artikulu-izena:

artikulu-izena

Ez artikulu-izenean linkik ezar.

  • Atal-burukoak

Atal bat baino gehiagorik behar dute artikulu luzexko eta luzeek. Demagun Friedrich Nietzsche philosophoazko artikuluan ari garela; gutienez Biographia, Lanak, Philosophia-systema, Ekarpenak, Bibliographia, eta Kanpoko linkak atalak izanen dira beharrezko. Atalon izena ezartzeko, ==X== marka erabil ezazu, ez letra lodi xoila. Honela:

==Hauxe duzu atal-burukoa==

Horrela egiten baduzu, eduki-taula bat sorthuko da automatikoki, atal-buruko guztiak bilduko dituena. Atal-buruko hautan, gainera:

  • xoilik lehen hitzak (eta izen bereziek, jakina) izan behar dute letra larridun; letra xehez utz itzazu gainerakoak.
  • ez atal-buruetan linkik ezar.
  • ez atalpeko gehiegirik erabil.


  • Letra larrien erabiltzea

Letra larria behar dute lehendakari, president edo erregina bezalako tituluek, ondoan izena dutenean: "Elizabeth Erregina", ez *"Elizabeth erregina". Letra xehea behar lukete, aldiz, oro-harreko adieran erabiltzen direnean: "Frantziako presidenta izan zen De Gaulle".

Ohart zaitez kargu-izenak izen berezi direla eta, halakotz, letra larria behar dutela: "Frantziako Errege zen Louis XVI-a" (vs "Frantziako erregeetarikoa izan zen Louis XVI-a"). Letra larriz ezar itzazu, halaber, erregetasunezko tituluak: "Haren Majestatea" edo "Haren Goratasuna".


Erreligioneak, jainkoak, philosophiak, doktrinak eta haien jarraikileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Letra larria behar dute (Anglesez bezalaxe) erreligioneen izenek, eta bai erreligione-jarraikileenek ere, substantivo zein adjektivo erabil: Islam eta Muslim (edo Musulman), Giristinotasun/Kristautasun eta Giristino/Kristau, Judaismo eta Judu, Buddhismo eta Buddhista...

Letra larria behar dute, halaber, jainko-izenek: Jainkoa (eta Allah), Jauna, Messias, Izate Gorena,... Orobat letra larria behar du propheta hitzak, Muhammad Propheta mintzagai dugunean.

Letra larridun dira idea Platonikoak: Ontasuna, Egia.

Philosophien, doktrinen eta pensamendu-systemen izenek ez dute letra larririk behar, izen berezi batetarik eratorri izan direnean salbu. Beraz, errepublikazaletasuna, materialismoa, baina Marxismoa, Platonismoa.


Hizkuntza, ethnia, gizeli eta gainerakoen izenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egoki lizateke hizkuntzen izenak letra larriz emaitea: Euskara, Arabikoa, Sanskrita, Tupi-Guarania, Waxoa,... Orobat substantivo eta adjektivo ethnikoak: Mayak, Khoisan gizeliak, Grekoak,... Bereziki herri-izenetarik eratorri direnak: Persiar, Euskal Herritar, Siberiar, Etruriar,... Hitz batez, Anglesaren eredura aritzea.


Ortziko gorputzen izenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen berezi dira planeten eta izarren izenak eta, halakotz, letra larria behar dute: Mars planeta, Pollux izarra.

Kasu berezia ditugu eguzki, lur eta hilargi izenak:

  • astronomiaz ari garenean, ortziko gorputz jakin baten izena baldin badira, letra larria behar dute: "Lurraren satelitea da Hilargia, eta Eguzkiaren inguru itzulzkatzen dira biak". Oro har erabiltzen badituzu, berriz, letra xehea: "Plutoren hilargia da Kharon".
  • gainerako adieretan, letra xehea: "kixkailduko gaitu eguzki honek", "zohar dugu gaur hilargia".


On lizateke hilabete-izenak letra larriz emaitea, nahaspiderik sor ez dadin: Uztaila "zazpigarren hilabetea" / uztaila "uztaren hilabetea", Urria "hamargarren hilabetea" / urria "bakhan, eskas".

Egoki dukezu, halaber, norakoak (Iparra, Hegoa, Eguzkialdea,...) letra larriz ezartzea. Nahaspideak ekidin ahal daitezke horrela: Hegoa "south" / hegoa "hegoatikako haizea"; "hegala"; Eguzkialdea "east" / eguzkialdea "eskualde batetan eguzkirat beha dagoen alderdia".


  • Letra etzana (italics)

Hitz bat edo gehiagorik letra etzanez ezartzeko, marka erabil ezazu:

Hauxe duzu letra etzanezkoa

Oro har, indarztagarri erabiltzen da letra etzana. Badira, alabaina, gainerako kasu berezi batzu:

  • izenburuak.
taxonomian, Latinezko izen binomikoak: Escherichia coli, Homo sapiens.
liburuak: "Axularren Gero mardula" .
PC- eta video-jokuak: Age of Empires, Resident Evil.
filmak: Air-bag, Matrix Reloaded.
poemak: "ezaguna da E. A. Poeren Belea poema".
musika-albumak:
orkhestra-lanak:
egunkari, aldizkari eta gainerakoak:
itsas ontziak:
TV serieak:
antze-lanak: Da Vinciren Gioconda, Munchen Oihua.

Oro-harreko erregelatzat, lan luzexkoen izenetan erabiltzen ohi da letra etzana. Ondokoak bezalako izen laburragoak, aldiz "" marken artean eman behar lirateke:

artikuluak, entseiuak:
lan luzeago baten atalak eta burukoak:
poema, iphuin eta ixtorio laburrak:
kantak:


  • hitz erabiltzen diren hitzak

Hitz jakin batez ari zarenean, letra etzanez ezar ezazu hitzori: "Euskarazko zatar hitzetik heldu da Espainolezko chatarra substantivoa".

Orobat letrekin: "Grekotikako izenetan ageri den letra berezia da y".


  • Punduztatzea

Oro har, Euskaraz egiten ohi den bezala egizu. Kasu bereziak:

  • Aiphu-markak (quotation marks)

Orotako erregela: "x" marka bikhunak erabil itzazu aiphuetan, eta 'x' bakhunak, aldiz, aiphu barneko aiphuetan.

  • Kakotxak

Hiru element edo gehiagorik bata bertzearen ondoan, azken biak eta/edo/ala/zein... uztargailuek lothurik, dituzunean, kakotx bat ezar ezazu uztargailuaren aitzinean: "Mendian oreinak, basurdeak, azeriak, eta saiak ikhusi genituen". Zergatik? Bertzela azken bi elementak bat direla lirudikeelakotz: "Hantxe zeuden ene aitamak, Madonna eta herriko apheza" (= Madonna eta herriko apheza ditut neure aitamak) vs "Hantxe zeuden ene aitamak, Madonna, eta herriko apheza" (= laurak zeuden han).

Hutsen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


1.- Idazterakoan txarto idatzi nituen bi izenak, bai Arkotza, c-rekin idatzi nuen, bai Lakarra, c-rekin beste bat. Gero zuzendu nituen biak. Orain, Idazleak-ren zerrendan bi aldiz agerten da izen bakoitza. Ez dakit txarto dagoena nola ezabatzen. Zer egin ahal dut? Asun
2.- Idazleak-ren zerrendan badago beste akats bat: Bi aldiz agertzen da Maria Zambrano-ren izena, bai Zambrano, Maria, bai Maria Zambrano. Ezabatu ahal duzue txarto dagoena? Asun