Edukira joan

Yahya Sinwar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Yahya Sinwar


Hamaseko chief manager (en) Itzuli

2024ko abuztuaren 6a -
Ismail Haniyeh
Bizitza
JaiotzaKhan Yunis Camp (en) Itzuli1962ko urriaren 29a (61 urte)
Herrialdea Palestina
BizilekuaGazako lur zerrenda
Familia
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaGazako Islamiar Unibertsitatea
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta terrorista
Lan nabarmenak
InfluentziakAbbas al-Sayyed (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakIsrael-Palestina Gatazka
2023-2024ko Israel-Palestina gerra
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Alderdi politikoa Hamas

Yahya Sinwar (arabieraz: يحيى السنوار‎; 1962ko urriaren 29 - ) Palestinako politikaria da, Hamas talde suni islamistako kide liderretako bat[1]. Khan Yuniseko errefuxiatu eremuan jaio zen, Arabiar Errepublika Batuak okupatutako Gazako Zerrendan, Axkelondik 1948ko Arabiar-israeldar Gerran kanporatutako familia baten baitan. Gazako Unibertsitate Islamikoan ikasi zuen[2].

1989an bi israeldar soldadu eta kolaboratzailetzat hartutako lau palestinar bahitzegatik atxilotu eta lau bizi osorako zigor ezarri zizkioten Israelen. 22 urte egon zen preso, harik eta 2011n Gilad Shalit soldadu bahitua askatzearen truke Israelek 1.026 preso askatu zituen artean, tartean Sinwar. Hamasen Segurtasun Aparatuaren sortzailea izan zen ondoren[3][4].

2017an Hamasko lider hautatu zuten, eta "erresistentzia herritar eta baketsua" aldarrikatu zuen, baina beranduago posizio hori alboratu zuen[5]. 2021ean berriro hautatu zuten Hamaseko lider, eta Israel bera erailtzen saiatzu zen. 2023ko Israelen kontrako Hamasen erasoaren diseinatzailetzat hartzen da[6][7], eta Nazioarteko Zigor Auzitegiak haren aurkako neurriak eskatu ditu, gerra krimenak leporatuta.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Beaumont, Peter. (2017-02-13). «Election of new Hamas Gaza Strip leader increases fears of confrontation» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  2. (Ingelesez) Yahya Sinwar: Who is the Hamas leader in Gaza?. 2023-11-21 (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  3. «The Palestinians try to reconcile» The Economist ISSN 0013-0613. (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  4. (Ingelesez) Shortell, Ivana Kottasová, David. (2023-12-07). «Who is Yahya Sinwar, the Hamas leader Israel has called a ‘dead man walking’» CNN (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  5. «The leader of Hamas in Gaza is the most influential man in Palestine» The Economist ISSN 0013-0613. (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  6. (Ingelesez) «Shadowy Hamas leader in Gaza is at top of Israel's hit list after last month's deadly attack» AP News 2023-11-22 (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).
  7. (Ingelesez) Vasilyeva, Nataliya. (2023-11-20). «Mastermind behind Hamas attacks personally handling hostage negotiations» The Telegraph ISSN 0307-1235. (Noiz kontsultatua: 2024-05-24).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]