Yavanna
Yavanna, quenya hizkuntzan "Fruitu emalea" esan nahi duena, Tolkienen legendariumean agertzen den pertsonaia bat da. Valierretako bat da, bigarren boteretsuena, eta Aratarretako bat. Vanaren ahizpa nagusia eta Aulëren emaztea zen. Eän daraman mozorroan, emakume altu baten itxura du, berdez jantzia, batzuetan, zuhaitz baten forma hartzen zuen arren. Elfoek, Kementari (Lurreko Erregina) ere deitu zuten.
Denboraren hasieran, Valarrak Erdialdeko Lurraldean bizi zirenean, Yavannak haziak erein zituen Endor guztian, eta Valarren Lanparak lehen aldiz dizdira egin zutenean, haziak, irten eta hazi egin ziren. Honela hasi zen Ardako Udaberria. Baina Melkorrek Lanparak suntsitu zituen, eta Valarrek egindako gauza guztiak kaltetu zituen, Yavannarenak barne.
Valarrak Aman eraikitzen hasi zirenean, Yavannak, han, landare gehiago erein zituen, eta lehenengoak baino are ederragoak izan ziren. Valinorren sortu zituen basoetan, Oromë Valarrak, izaki ugari, eta, ondoren, elfoak prestatzen zituen Melkorren aurka borrokatzeko.
Behin Valinor amaitu ondoren, Yavannak, Ezellohar muinoa bedeinkatu zuen, eta Niennak bere malkoekin ureztatu zuen. Orduan, Yavannak, Valarrentzat kantatu zuen, eta, muinoan, Laurelin eta Telperion hazi ziren, Valinorreko Bi Zuhaitzak, Yavannaren asmakuntzarik handiena bihurtu zirenak.
Aulerekin izandako elkarrizketa baten ondoren, non Eruren semeek (gizakiak, elfoak, eta, adopzioz, nanoak) berak sortutako gauzak (landare eta animaliak) errespetatuko ez dituztela argi geratzen den, Manweri, bere asmakuntzarik preziatuenak diren zuhaitzak defenda ahal daitezela eskatzen dio, eta Manwek, Eruren aholkua jarraituz, Entak sortzen ditu, zuhaitz artzainak.
Yavannarena zen Aiwendil edo Radagast maiarra, Istarietako bat.