Edukira joan

Gaubea

Koordenatuak: 42°51′17″N 3°03′39″W / 42.8547°N 3.0609°W / 42.8547; -3.0609
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gaubea
 Araba, Euskal Herria
Uribarri Gaubea, udalerriko herriburua

Gaubeako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaAraba
EskualdeaAñana
Izen ofiziala Valdegovía / Gaubea
AlkateaGorka Salazar Senso
(Euzko Alderdi Jeltzalea)
Posta kodea01.426-01.427
INE kodea01055
Herritarragaubear[1]
Kokapena
Koordenatuak42°51′17″N 3°03′39″W / 42.8547°N 3.0609°W / 42.8547; -3.0609
Map
Azalera244,06 km²
Garaiera552-1.184 metro
Distantzia42 km Gasteiza
Demografia
Biztanleria1.066 (2023)
−31 (2022)
alt_left 443 (%41,6) (%51,9) 553 alt_right
Dentsitatea4,37 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
% 3,37
Zahartze tasa[2]% 23,01
Ugalkortasun tasa[2]‰ 16,95
Ekonomia
Jarduera tasa[2]% 81,54 (2011)
Genero desoreka[2]% 13,53 (2011)
Langabezia erregistratua[2]% 8,67 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 18,69 (2010)
Kaleko erabilera [3] (2016)
Etxeko erabilera[4]% 5.15 (2016)
Datu gehigarriak
Webguneahttp://www.valdegovia.com/


Artikulu hau udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gaubea (argipena)».

Gaubea[1] (ofizialki Valdegovía / Gaubea) Arabako mendebaldeko udalerri bat da, Añanako kuadrillakoa. Gasteiztik 42 bat kilometro mendebaldera dago, eta 1,139 biztanle ditu.

Udalerriaren euskal izentzat Euskaltzaindiak Gaubea izena arautua du 2006az geroztik,[1] eta Gaubeako Udalak ere izen horixe onartua du udalerriaren euskal izen ofizialtzat. Lehenago, Gobiaran erabili izan da, gaztelaniazko Valdegovíatik itzulpena eginda.

Erliebe menditsua du Gaubeak, 552 eta 1.184 metro arteko garaiekin. Bertako mendirik ezagunena Carrias da, 1.130 metro garai. Omecillo ibaiak zeharkatzen du udalerria, Ebro ibaiaren ibaiadarra dena. Puron errekak ere zeharkatzen du Gaubea, Ribera herritik gertu arroila eder bat sortuz.

Udalerriaren eremuak itxura berezia duen arren Uribarri Gaubea herriburua erdigune geografikoan kokaturik dago, 552 metrotako altueran.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leize artifizial ugari dago Gaubean, bereziki Barrio, Corro, Tobillas, Pinedo, Boveda eta Riberan. Haien ingurumarietan historiaurreko aztarna interesgarri anitz topatu da, Brontze Arotik Goi Erdi Arora arte zabaltzen omen direnak, esate baterako Ribotako menhirra, Uxama Barca (Osman), Pico de San Pedro (Uribarrin), Lastra (Karankan) eta Berbeia (Barrion) kastroak. Erromatarren garaian, autrigoien mendebaldean izanda, haien eragin handia jaso zuen Gaubeak. Orduko asentamenduen aztarnak ere aurkitu dira, La Arena (Tobillasen) eta El Llano (Gurendesen) besteak beste[5].

Gaztela eta Araba artean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldaietaren antzeko gerriko apaindu batek Erdi Aroko lehen okupazioa kokatzen du «VI. eta VII. mendeetan, Juan Antonio Quirós arkeologoaren aburuz[6].

804 urtean Valpuestako apezpikutzaren barnean aipatzen da. Bertako agiri batean dioenez Juan apezpikuak Govia populatu zuen eta Gaztelako fundazio nukleotako bat bihurtu zen. Alfontso II.a Asturietakoak sustatu zituen populazio hauek presura bidez eta XII. menderako 30 monastegi inguru eraiki ziren Gaubeako lurretan[5]. garai hortakoa da Tobillasko Durruma eliza, Arabako zaharrena kontsideratua dagoena.

XI. mendean Lope Enekoitz Bizkaiko jaunak eskuratu zuen lurraldea eta XIV. mendean Gaztelako koroaren menpe gelditu zen, Villarcayoko eskumenean. XV. mendean Araban sartu zen Valle Real tituluarekin eta 1463. urtean Henrike IV.a Gaztelakoak Arabako hermandadeei zegokiela baieztatu zuen, eta 1483an zergak ordaintzetik aske gelditu ziren. 1501 urtean ordea Burgosko zergabiltzaileek hartu zituzten Gaubeako diruak, baina haranak protesta egin eta Errege-erregina Katolikoek 1503an arrazoia eman zioten, Errege eskutitz bidez Arabari zegokiola konfirmatuz. Auziak 1510 arte iraun zuen arren ez zen aldaketarik izan.

Araban bazegoen ere, gaubeako 19 parrokiak Burgosko artzapezpikuari zegozkion 1800. urtean. Karankako parrokia berezia zen, urte bakoitietan Burgosi zegokion eta bikoitietan Kalahorrari.

1835ean eta 1855ean kolera izurriteak jasa zituen Iberiar Penintsula osoak. Gaubeara 1855. urtekoa iritsi zen eta orduko herrigune handienetan izan zuen eragina, Berguenda, Gurendes eta Uribarrin hain zuzen ere. Bigarren karlistaldian (1872-1876) Araba komandantziatan banatu zen eta Gaubeak komandantzia bat osatu zuen, garai hartan 3.000 biztanleko herria baitzen[5].

2011. urtean, Bachicabo eta Barrio herrien artean Lantarongo konderriaren gaztelu zaharraren arrastoak aurkitu zituen Antxoka Martinez Velasco arkeologoak Los Castros izeneko haitzean. Erdi aroko zeramika puskak agertu ziren, aztarnenen jatorriko garaia kokatzen lagundu zutenak.[7]

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Valderejoko Ribera herri hutseko eliza
Astulezko gaztelua, muino batean kokatua

Herri txiki eta kontzeju ugariz osatua dago, haren hiriburua Uribarri Gaubea da. Herrien zerrenda honakoa da:

Karkamu, Fresneda eta Ginea 1927 arte Lacozmonte desagertutako udalerrian zeuden. Aldiz, 1947an Alcedo herria Gaubeatik Bergonda udalerrira pasatu zen. Villanañek bere udalerria izan zuen, Bellojín ere hartzen zuena, 1841 eta 1923 artean.

1800 urtean 557 biztanle izatetik 1877an 3.509 izatera pasa zen Gaubea.

XX. mendearen lehen erdian Gaubeak biztanle kopurua mantendu zuen, baina nekazaritzari lotutako udalerria izanik, 1950eko hamarkadatik aurrera galera iritsi zen. 1990eko hamarkadan XX. mende hasierako biztanleen laurdena edukitzera iritsi zen. XX. mendearen amaieran eta XXI. mendearen hasieran berriro igotzen hasi zen biztanleria, eskualdeak hiriarekin zituen komunikazio bideak hobetzearen ondorioz batez ere.

Gaubeako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es
Sakontzeko, irakurri: «Hauteskundeak Gaubean»

2023-2027 legegintzaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2023ko hauteskundeen ondorengo Gaubeako udalbatza

Alderdia

2023ko maiatzak 28

Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 9
303 (% 52,79)
Euskal Herria Bildu (EH Bildu)
3 / 9
160 (% 27,87)
Alderdi Popularra (PP)
1 / 9
77 (% 13,41)
Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerra (PSE-EE)
0 / 9
34 (% 5,92)
Datuen iturria: Hauteskunde emaitzak. Eusko Jaurlaritza

Hauek izan dira Gaubeako azken alkateak:

Alkatea Agintaldi hasiera Agintaldi amaiera Alderdia[8]
Jose Maria Beltran de Salazar Varona[8][9][10] 1979 1983 Euzko Alderdi Jeltzalea
Jose Maria Beltran de Salazar Varona[9] 1983 1987 Euzko Alderdi Jeltzalea
Ignacio Barredo Perez 1987 1991 Independenteak
Jesus Maria Beltran de Salazar Varona[9] 1991 1995 Euzko Alderdi Jeltzalea
Juan Antonio Pinedo Cerrillo[9] 1995 1998a Euzko Alderdi Jeltzalea
Francisco Javier Unanua Pascual[11][12] 1998 1999 Unidad Alavesa
Francisco Javier Unanua Pascual[12][13] 1999 2003 Agrupacion Valdegovia
Francisco Javier Unanua Pascual[12][13] 2003 2007 Agrupacion Valdegovia
Juan Carlos Ramirez-Escudero Isusi[12][13] 2007 2011 Euzko Alderdi Jeltzalea
Juan Carlos Ramirez-Escudero Isusi[12] 2011 2015 Euzko Alderdi Jeltzalea
Juan Carlos Ramirez-Escudero Isusi[8][12] 2015 2019 Euzko Alderdi Jeltzalea
Juan Carlos Ramirez-Escudero Isusi[12] 2019 2021b Euzko Alderdi Jeltzalea[14]
Gorka Salazar Senso[12] 2021 2023 Euzko Alderdi Jeltzalea
Gorka Salazar Senso[15] 2023 Jardunean Euzko Alderdi Jeltzalea

a Alkateak ez zuen legegintzaldia bukatu.

b 2021ean Juan Carlos Ramirez-Escudero Isusi alkateak erretiroa hartu zuen 65 urte bete ostean.

Araba Bus sareko  lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi:

 Araba Bus
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
13 Gasteiz
(geltokia)
Gasteiz (Bastiturri)Gasteiz (epaitegiak)Gasteiz (Gaztelako Atea)SubillabideTrespondeBillodaBilloda (Plaza)Langraiz Oka (udaletxea)Langraiz Oka (bar-posta)Langraiz Oka (Bikuña)OlabarriMandaitaPobesPadulGesaltza Añana (museoa)Gesaltza AñanaTuestaEspejoVillanañeUribarri GaubeaGurendesSan Millan de San ZadornilKorroTobillas Bobeda
Espejoko pilotalekua

Gaubeako lurretan euskaraz mintzo zirela argi uzten dute bertako toponimoek, besteak beste, Astulez, Basabe, Anderexo edo Karanka izenek.[erreferentzia behar]

2016an Gaubeako populazioaren artean %27,7 euskalduna zen.

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki galeria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c Euskaltzaindia: 150. araua: Arabako herri izendegia.
  2. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  3. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  5. a b c «Valdegovía» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-08-19).
  6. (Gaztelaniaz) «Descubren en Valdegovía el castillo más antiguo del País Vasco» El Correo 2022-07-31 (Noiz kontsultatua: 2022-08-10).
  7. «Tupustean agertu da gaztelua» Alea 2019-05-11 (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  8. a b c (Gaztelaniaz) «Base de datos de Alcaldes y Concejales: Ministerio de Política Territorial y Función Pública:» www.mptfp.gob.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  9. a b c d «Valdegovía» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  10. (Gaztelaniaz) Cañamero Redondo et al., Antonio. (1982). Enciclopedia Histórico Geográfica de Álava. Haranburu Editor, (IV. Liburukia) 87 or..
  11. «Unanua Pascual, Francisco Javier» Auñamendi Eusko Ikaskuntza (Noiz kontsultatua: 2020-04-16).
  12. a b c d e f g h «Ramirez-Escuderoren ostean, Gorka Salazar izango da Gaubeako alkatea» Alea 2021-01-14 (Noiz kontsultatua: 2021-02-02).
  13. a b c (Gaztelaniaz) «El PP exige la dimisión del alcalde del PNV en Valdegovía por «gobernar con ANV».» El Correo 2011-04-08 (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).[Betiko hautsitako esteka]
  14. (Gaztelaniaz) «Alcaldías en Álava: Labastida, Zigoitia y Laguardia para el PNV, Samaniego para EH Bildu» Gasteiz Hoy 2019-06-15 (Noiz kontsultatua: 2020-04-05).
  15. (Gaztelaniaz) «Todos los alcaldes y alcaldesas de Álava, pueblo a pueblo» Diario de Noticias de Álava 2023-06-18 (Noiz kontsultatua: 2024-02-11).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Araba