Abd ar-Rahman I.a
Abd ar-Rahman I.a | |||
---|---|---|---|
756 (egutegi gregorianoa) - 788 (egutegi gregorianoa) ← Yusuf ibn Abd al-Rahman al-Fihri - Hisham I.a Kordobakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Damasko, 731 (egutegi gregorianoa) | ||
Heriotza | Qurṭubah, 788ko irailaren 30a (56/57 urte) | ||
Hobiratze lekua | Alcázar of the Caliphs (Córdoba) (en) | ||
Familia | |||
Aita | Mu'awiyah ibn Hisham | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Kordobako omeiatar | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, agintaria eta buruzagi militarra | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | sunismoa |
Abd ar-Rahman I.a edo Abderraman I.a[1] —arabieraz: عبدالرحمن بن معاوية بن هشام بن عبد المل, Abd ar-Rahman ibn Muawiya ibn Hisham ibn Abd al-Malik— (Damasko, egungo Siria, 731 – Kordoba, 788) Kordobako Emirerriko lehenengo emir independentea izan zen, omeiatarren leinukoa.
747an Yusuf ibn Abd al-Rahman al-Fihrik Abd al-Rahman ibn Katir al-Lahmi ordezkatu zuen eta Abbastar Iraultzaren eta Berbereen matxinadaren anabasa aprobetxatuz ia independentea izan zen. 755ean al-Fihrik Zaragozan matxinada bat zapuztu ondoren, baskoiak ere matxinatu ziren. Une horretan, Abd ar-Rahman Algecirasen lehorreratu zen. Abd ar-Rahmanek Málaga eta Sevilla hartu zituen eta 756an Musarahko guduan al-Fihri menderatu ondoren, emir bilakatu zen.[2]
Ezizenez "al-Dājil" (الداخل: "etorkina") ezaguna, bere erreinaldian ezin zituen iparraldeko kristau erresumen aurkako ohiko razziak egin. Hogeita hamabi urte eman zituen Yusuf al-Fihri azken vali eta bere semeen aurka, abbastarren aldeko siriar eta bereberren aurka borrokatzen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 11 or..
- ↑ Payne, Robert. (1959). The Holy Sword: the story of Islam from Muhammad to the present. New York: Harper.
Artikulu hau Siriako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |