Irailaren 30
Itxura
Irailaren 30a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hirurogeita hamairugarren eguna da, 274.a bisurteetan. 92 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1979 – Guardia Zibilak Santos Sampedro Lozano polizia inspektorea hil zuen Donostian, uniformerik gabe zihoala, gaizkiletzat hartuta. ETAk polizia munizipaleko buru Adolfo Vilariño Doce hil zuen Gernikan, eta taberna bateko zerbitzari Pedro Gori Rovira hil zuen Getxoko Areeta auzoan.
- 2013 – Presoen eskubideen alde diharduen Herrira elkartearen egoitzetan sartu zen Guardia Zibila, webgune eta sare sozialetako profilak itxi, egoitzak itxi, eta 18 kide atxilotuta eraman.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1965 – Indonesian estatu kolpea ematen saiatu ziren Suhartoren gobernuan goi kargua zuten sei militar hilez. Suhartok, propaganda faltsuaren bitartez komunistei egotzi zizkien hilketak, haien aurkako sarraskia abiatuz.
- 2005 – Kataluniako parlamentuak estatutu berrirako proiektua onartu zuen, aldeko 120 botu eta kontrako 15 boturekin.
- 2006 – 155 hildako Manausetik Rio de Janeirora zihoan hegazkin batek istripua izan eta gero.
- 2009 – 7,6 graduko lurrikara batek 1.100 pertsona baino gehiago hil zituen Indonesiako Sumatra uhartean.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2013 – Airean magazina ETB1ean aireratzen hasi zen, Jaime Otamendi, Ilaski Serrano, Usoa Arbelaitz eta Mikel Pagadizabalek aurkeztu zutelarik. 2014ko uztailean aireratzetik utzi zuten.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1791 – Die Zauberflöte (euskaraz: Txirula Magikoa), Wolfgang Amadeus Mozarten musika eta Emanuel Schikanederren libretoa duen opera estreinatu zen Vienako Theater auf der Wieden antzokian.
- 1935 – Porgy and Bess (euskaraz: Porgy eta Bess), George Gershwinen musika eta DuBose Heywarden libretoa duen opera estreinatu zen Bostongo Colonial Theatren.
- 1960 – Harriketarrak (ingelesez The Flintstones) marrazki bizidun telesaila lehenbiziko aldiz telebistan estreinatu zen.
- 1994 – Ed Wood filma estreinatu zen, Tim Burtonek zuzendu eta Johnny Depp, Martin Landau, Sarah Jessica Parker, Patricia Arquette, Lisa Marie, Jeffrey Jones eta Bill Murray aktoreek antzeztu zutelarik.
- 1994 – The River Wild ("Ibai Basatia") filma estreinatu zen, Curtis Hansonek zuzendu eta Meryl Streep, Kevin Bacon, David Strathairn, Benjamin Bratt, John C. Reilly eta Joseph Mazzello aktoreek antzeztu zutelarik.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1672 – Jean L'Archevêque, lapurtar merkatari eta esploratzailea (h. 1720).
- 1799 – Jean Saint-Gaudens, baxenafar politikaria (h. 1875).
- 1832 – Frantzisko Laphitz, apaiz katolikoa eta euskal idazlea (h. 1905).
- 1838 – Miguel Loredo, bizkaitar hizlari eta publizista neokatolikoa (h. 1879).
- 1846 – Manuel Antonio Leunda, gipuzkoar bertsolaria (h. 1940).
- 1866 – Francisco Grandmontagne, Luis de Jaizquibel, gipuzkoar kazetaria eta idazlea, Burgosen (h. 1936).
- 1915 – Gloria Alcorta, argentinar idazle eta poeta, Baionan (h. 2012).
- 1923 – Lucia Arrube, Lutxi, Lucina, bizkaitar erraketista (h. 2012).
- 1926 – Mariano de Corral, bizkaitar margolaria (h. 2009).
- 1940 – Manana Avazashvili, georgiar-gasteiztar piano-jotzailea eta musika-pegagogoa.
- 1942 – Abel Muniategi, Bengetxe, bizkaitar bertsolari, politikari eta idazlea.
- 1945 – Juan Gorostidi, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1948 – Joan Mari Irigoien, gipuzkoar idazlea (h. 2023).
- 1955 – Manuel Montero, bizkaitar historialaria eta irakaslea, Euskal Herriko Unibertsitateko errektore ohia.
- 1961 – Kike Amonarriz, gipuzkoar soziolinguista, umorista eta telebista-aurkezlea.
- 1962 – Óscar Vivanco, bizkaitar futbolari ohia.
- 1966 – Arantza Ugalde, bizkaitar sismologoa.
- 1970 –
- Agustin Sagasti, euskal txirrindularia (h. 2009).
- Izaskun Zubizarreta, gipuzkoar mendi-zeharkako eskiatzailea (h. 2024).
- 1981 – Iban Mayoz, gipuzkoar txirrindularia.
- 1994 – Iñaki Berastegi, nafar kirol kazetaria.
- 1997 – Asier Villalibre, bizkaitar futbolaria.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1207 – Rumi, persiar olerkigile, alfaki, islamiar jakitun, teologo eta Sufi mistikoa (h. 1273).
- 1227 – Nikolas IV.a, Aita santua (h. 1292).
- 1525 – Giovanni Pierluigi da Palestrina, italiar musikagilea (h. 1594).
- 1714 – Étienne Bonnot de Condillac, frantziar filosofo eta epistemologoa (h. 1780).
- 1732 – Jacques Necker, frantziar politikari eta finantzaria (h. 1804).
- 1765 – José María Morelos, mexikar apaiz eta militar abertzalea (h. 1815).
- 1788 – Fitzroy Somerset, ingeles militarra eta diplomatikoa (h. 1855).
- 1802 – Antoine Jérôme Balard, frantziar kimikaria (h. 1876).
- 1832 – Frederick Sleigh Roberts, ingeles mariskala (h. 1914).
- 1841 – Mykhailo Drahomanov, ukrainar idazlea eta politikaria (h. 1895).
- 1843 – Matilde Luisa Bavarian, bavariar printzesa (h. 1925).
- 1853 – Jekaterina Almedingen, errusiar haur literaturako idazlea eta itzultzailea (h. 1887).
- 1858 – José Benlliure, espainiar margolaria (h. 1937).
- 1861 – Sofía Casanova, galiziar kazetaria, korrespontsala eta idazlea (h. 1958).
- 1863 – Reinhard Scheer, Alemaniar Inperioko Itsas armadako almirantea (h. 1928).
- 1870 – Jean Perrin, frantziar fisikaria (h. 1942).
- 1882 – Hans Geiger, alemaniar fisikaria (h. 1945).
- 1888 – Louis Lecoin, frantziar militante anarko-sindikalista (h. 1971).
- 1891 – Otto Schmidt, errusiar zientzialaria, estatu-gizona eta gerra heroia (h. 1956).
- 1894 – Eloísa Muro, espainiar aktorea (h. 1979).
- 1895 – Lewis Milestone, moldaviar-estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1980).
- 1902 – Ryuzo Shimizu, japoniar futbolaria.
- 1905 –
- Nevill Francis Mott, ingeles fisikaria, 1977ko Fisikako Nobel Saria (h. 1990).
- Michael Powell, ingeles antzezlea eta zinemagilea (h. 1990).
- 1906 – Mireille Hartuch, frantziar abeslaria, konpositorea eta aktorea (h. 1996).
- 1908 – David Oistrakh, ukrainar biolin-jotzailea (h. 1974).
- 1911 – Lavrentia Harasymiv, ukrainar moja katolikoa (h. 1952).
- 1917 – Buddy Rich, estatubatuar bateria-jotzailea eta jazzeko orkestra-zuzendaria (h. 1987).
- 1921 – Deborah Kerr, eskoziar aktorea (h. 2007).
- 1924 –
- Truman Capote, estatubatuar idazlea (h. 1984).
- Hilda Rebello, brasildar aktorea (h. 2019).
- 1927 – W S. Merwin, estatubatuar poeta eta itzultzailea (h. 2019).
- 1928 –
- Mirta Díaz-Balart, kubatar emakumea, Fidel Castroren lehen emaztea (h. 2024).
- Takeshi Inoue, japoniar futbolaria (h. 1992).
- Elie Wiesel, estatubatuar idazlea, 1986ko Bakearen Nobel Saria (h. 2016).
- 1929 –
- Kjell Askildsen, norvegiar idazlea (h. 2021).
- Mir Hazar Khan Khoso, Pakistango lehen ministroa (h. 2021).
- Dorothee Sölle, alemaniar teologo eta poeta protestantea (h. 2003).
- 1931 – Angie Dickinson, estatubatuar aktorea.
- 1934 – Udo Jürgens, austriar abeslaria (h. 2014).
- 1937 – Jurek Becker, poloniar-alemaniar idazlea (h. 1997).
- 1939 – Jean-Marie Lehn, frantziar kimikaria, 1987ko Kimikako Nobel Saria.
- 1940 – Harry Jerome, kanadar atleta (h. 1982).
- 1943 – Johann Deisenhofer, alemaniar biokimikaria, 1988ko Kimikako Nobel Saria.
- 1944 – Jimmy Johnstone, eskoziar futbolaria (h. 2006).
- 1945 –
- Gastón Ciarlo, uruguaitar abeslari, gitarrista eta konpositorea (h. 2021).
- José Manuel Fuente, espainiar txirrindularia (h. 1996).
- Ehud Olmert, Israelgo lehen ministro ohia.
- 1947 – Marc Bolan, ingeles musikari, abeslari, egile abeslari, musika ekoizle eta olerkaria, glam rockaren aitzindarietako bat (h. 1977).
- 1949 –
- Flora Brovina, albano-kosovar poeta, pediatra eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea.
- Thelma Dorantes, mexikar aktorea (h. 2024).
- 1950 –
- Laura Esquivel, mexikar idazle eta politikaria.
- José Ignacio Sánchez Galán, espainiar enpresaburua.
- 1951 – Barry Marshall, australiar sendagile eta irakaslea, 2005eko Medikuntzako Nobel Saria.
- 1954 –
- Beatriz Matar, argentinar aktorea, antzerki-irakasle eta zuzendaria eta idazlea.
- Leslie Santana, txiletar dantzari eta aktorea (h. 2014).
- 1957 – Fran Drescher, estatubatuar aktorea eta idazlea.
- 1960 – Bill Rieflin, estatubatuar bateriajotzailea (h. 2020).
- 1961 – Eric Stoltz, estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta aktorea.
- 1962 –
- Rolf Gölz, alemaniar txirrindulari ohia.
- Jean-Paul van Poppel, herbeherear txirrindulari ohia, bere garaiko esprinter garrantzitsuenetakoa.
- Frank Rijkaard, herbeheretar entrenatzaile eta futbolari ohia.
- 1963 – Irma Soriano, espainiar kazetari eta telebista aurkezlea.
- 1964 –
- Monica Bellucci, italiar aktore eta modeloa.
- Susana Zabaleta, mexikar aktore eta sopranoa.
- 1969 –
- Erica Andrews, mexikar edertasun-lehiaketetako modelo, drag queen, aktore, enpresaburu eta aktibista (h. 2013).
- Cristina Plazas, espainiar aktorea.
- 1970 – Tony Hale, estatubatuar bikoiztaile eta aktorea.
- 1971 – Jenna Elfman, estatubatuar aktorea.
- 1972 – Maki Haneta, japoniar futbolari ohia.
- 1975 – Marion Cotillard, frantziar aktorea.
- 1979 –
- Primož Kozmus, esloveniar atleta, mailu jaurtiketan aditua.
- Yuta Minami, japoniar futbolari ohia.
- 1980 –
- Martina Hingis, suitzar tenislaria, historiako onentsuenetakoa.
- Catharine Pendrel, kanadar mendi-kros txirrindularia.
- Guillermo Rigondeaux, El Chacal, kubatar boxeolaria.
- 1984 – Danica Roem, estatubatuar kazetari eta politikaria, AEBtako estatu batean hautatutako lehen emakumezko ordezkari politiko transgeneroa.
- 1987 – Flora Duffy, bermudar triatleta.
- 1989 – Emilio Nsue, espainiar futbolaria.
- 1993 - Charlotte Abramow, belgikar argazkilari eta zuzendaria.
- 1994 – Aliya Mustafina, errusiar gimnasta artistikoa.
- 1996 – Miriam Rodríguez, espainiar abeslaria, aktorea, konpositorea eta aurkezlea.
- 1997 – Max Verstappen, belgikar-herbeheretar 1 Formula auto-gidaria.
- 2000 - Tsigie Gebreselama, etiopiar atleta, iraupen-lasterketetan eta kros-lasterketetan aditua.
- 2002 – Maddie Ziegler, estatubatuar dantzari, aktore eta modeloa.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1719 – Bernard Renau Elizagarai, nafar ingeniari eta militarra, Pougues-les-Eauxen (j. 1652).
- 1747 – Joan Bautista Intxaurrandiaga, gipuzkoar hargina eta Alkizako alkatea (j. c. 1680).
- 1765 – Luis González de Albelda y Cayro, espainiar militarra, Nafarroako erregeorde espainiarra, Iruñean (j. 1686).
- 1856 – Pascual Urdapilleta, bizkaitar militarra eta arkitektoa, Paraguain (j. 1780).
- 1861 – Joaquín María Ferrer, euskal herritar politikari liberala eta militarra (j. 1777).
- 1922 – Jean-Baptiste Ernest Lacombe, lapurtar arkitektoa, Okzitanian (j. 1854).
- 1984 – Pakito Arriaran, gipuzkoar ETAkidea eta FMLNren aldeko gerrillaria, El Salvadorren (j. 1955).
- 1985 – Rodrigo de Santiago, euskal herritar musikagilea, Coruñan (j. 1907).
- 2011 – Manuel Juaristi, gipuzkoar idazlea (j. 1923).
- 2013 –
- Tere Jaio, bizkaitar aktore eta bikoizlea (j. 1954).
- Fermin Mihura, lapurtar bertsolaria (j. 1946).
- 2019 – Luis Etxebeste, gipuzkoar futbolaria (j. 1928).
- 2022 – Iñaki Larramendi, gipuzkoar aktibista, Ekin taldearen eta ETAren sortzaileetako bat (j. 1929).
- 2024 – Paula Martel, donostiar aktorea (j. 1936).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 420 – Jeronimo Estridongoa, Bibliaren itzultzailea (j. c. 340).
- 653 – Txindasvinto, bisigodoen erregea.
- 1560 – Melchor Cano, espainiar domingotar teologoa eta apezpikua.
- 1612 – Federico Barocci, italiar margolari manierista.
- 1827 – Wilhelm Müller, alemaniar olerkari lirikoa (j. 1794).
- 1888 –
- Eunice Newton Foote, estatubatuar zientzialari, asmatzaile eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1819).
- Elizabeth Stride, ustez Jack Tripa-ateratzailearen hirugarren biktima (j. 1843).
- Catherine Eddowes, ustez Jack Tripa-ateratzailearen laugarren biktima.
- 1891 – Georges Boulanger, frantziar jeneral eta politikaria (j. 1837).
- 1897 – Teresa Lisieuxekoa, frantziar lekaimea, Eliza Katolikoak santu izendatua (j. 1873).
- 1898 – Francisco Coello, espainiar kartografo eta militarra (j. 1822).
- 1942 – Jacques-Émile Blanche, frantziar margolaria (j. 1861).
- 1943 – Johan Ludwig Mowinckel, Norvegiako lehen ministroa (j. 1870).
- 1944 – John Trunley, britainiar music Halleko artista, bere obesitateagatik famatua (j. 1898).
- 1948 – Edith Kermit Carow Roosevelt, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (j. 1861).
- 1953 – Lewis Fry Richardson, ingeles fisikaria (j. 1881).
- 1955 –
- James Dean, estatubatuar aktorea (j. 1931).
- Pentti Haanpää, finlandiar eleberrigilea (j. 1905).
- Louis Leon Thurstone, estatubatuar psikologoa, psikometria arloan berritzailea (j. 1887).
- 1959 – Augusta Van Buren, estatubatuar moto bidaiari aitzindaria (j. 1884).
- 1960 – Álvaro Fernández Fernández, espainiar txirrindularia (j. 1960).
- 1962 – Mohamed VIII.a al-Amin, Tunisiako bey eta erregea (j. 1881).
- 1979 – Verinha Darcy, brasildar aktorea (j. 1945).
- 1985 –
- Herbert Bayer, austriar pintore eta arkitektoa (j. 1900).
- Charles Francis Richter, estatubatuar geofisikaria, Richter eskalaren sortzailea (j. 1900).
- Simone Signoret, frantziar antzezlea (j. 1921).
- 1986 – Nicolas Kaldor, britainiar ekonomialaria (j. 1908).
- 1989 – Virgil Thomson, estatubatuar musikagilea (j. 1896).
- 1990 –
- Michel Leiris, frantziar idazlea eta etnologoa (j. 1901).
- Patrick White, australiar idazlea, 1973ko Literaturako Nobel Saria (j. 1912).
- 1994 –
- André Lwoff, frantziar mikrobiologoa, 1965eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1994).
- Roberto Eduardo Viola, Argentinako diktadorea (j. 1924).
- 1998 –
- Bruno Munari, italiar diseinatzailea eta artista (j. 1907).
- Robert Lewis Taylor, estatubatuar kazetari eta idazlea (j. 1912).
- 1999 – Johanne Andersen, daniar apaiz luterotarra (j. 1913).
- 2002 –
- Göran Kropp, suediar abenturazalea, alpinista eta eskalatzailea (j. 1966).
- Hans-Peter Tschudi, Suitzako presidentea (j. 1913).
- 2005 – Sergei Starostin, errusiar akademikari eta hizkuntzalaria (j. 1953).
- 2007 – Joe Mitty, Oxfam erakundeko dendak Erresuma Batuan zabaldu zituen ekintzailea (j. 1919).
- 2011 – Ralph M. Steinman, kanadar immunologoa eta biologia zelularreko ikertzailea, 2011ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1943).
- 2012 –
- Barry Commoner, estatubatuar biologo, ekologo eta pedagogoa (j. 1917).
- Autran Dourado, brasildar eleberrigilea (j. 1926).
- Antisa Khvichava, 132 urtean bizi omen izan zen emakumea (j. 1880).
- 2014 –
- Jerrie Mock, estatubatuar pilotua, munduari airez bira bakarka eman zion lehen emakumea (j. 1925).
- Martin Lewis Perl, estatubatuar fisikaria, 1995eko Fisikako Nobel Saria (j. 1927).
- 2019 – Jessye Norman, estatubatuar sopranoa (j. 1945).
- 2020 –
- Emyr Humphreys, galestar eleberrigilea (j. 1919).
- Quino, argentinar komikigilea, Mafalda komiki sortaren sortzailea (j. 1932).
- 2021 – José Pérez-Francés, espainiar txirrindularia (j. 1936).
- 2024 –
- Dikembe Mutombo, NBAko kongotar saskibaloi jokalaria (j. 1966).
- Humberto Ortega, nikaraguar enpresaburua, politikaria eta militarra, Herri Armada Sandinistaren sortzailea eta lehen komandantea (j. 1947).
- Ken Page, estatubatuar abeslari eta aktorea (j. 1954).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Jeronimo, Gar eta Garoña.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |