Irailaren 27
Itxura
Irailaren 27a gregoriotar egutegiaren urteko berrehun eta hirurogeita hamargarren eguna da, 271.a bisurteetan. 95 egun falta dira urtea amaitzeko.
|
|
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1975 – Jon Paredes (Txiki) eta Angel Otaegi ETAko kide gipuzkoarrak eta FRAPeko José Luis Sánchez Bravo, Ramón García Sanz eta Humberto Baena exekutatu zituzten. Frankismoko azken heriotza zigorrak izan ziren. Harrez gero, Gudari Eguna ospatzen da urtero.
- 2006 – Espainiar ejerzitoak maniobrak egin zituen Euskal Herrian, besteak beste, Muxika, Getxo, Durango eta Elorrio udalerrietan
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1821 – Mexiko Espainiatik independizatu zen.
- 1928 – AEBk Txinako Errepublika onartu zuen.
- 1991 – Turkmenistanek SESBetik independentzia aldarrikatu zuen.
- 2014 – Hong Kongeko protestak, Aterkien iraultza izenez ere ezagutuak, hasi ziren.
- 2015 – 2015eko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeak: Junts pel Sí zerrenda bateratu independentistaren hautagaitza garailea izan zen.
Arte eta kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1964ko Nafarroako Bertsolari Txapelketan Andres Narbarte Xaltok bere bigarren txapela jantzi zuen.
- 2012 – Donostiako Zinemaldian Ewan McGregor eskoziar aktoreak Donostia Saria jaso zuen. Tommy Lee Jones eta Dustin Hoffman estatubatuar aktoreak ere bertaratu ziren eta bezperan, Monica Bellucci italiar aktorea. Hurrengo egunean, Billy Connolly eskoziar umorista eta aktorea iritsi zen.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1822 – Jean-François Champollionek Rosettako Harria deszifratu zuen.
- 1952 – The Crimson Pirate ("Pirata gorrimina") filma estreinatu zen, Robert Siodmakek zuzendu zuen eta Burt Lancaster, Nick Cravat, Eva Bartok, Leslie Bradley, Torin Thatcher eta James Hayter aktoreek antzeztu.
- 2002 – Los lunes al sol ("Astelehenak eguzkipean") filma estreinatu zen, Fernando León de Aranoak zuzendu zuen eta Luis Tosar, José Ángel Egido eta Javier Bardem aktoreek antzeztu.
- 2006 – The Last King of Scotland ("Eskoziako azken erregea") filma estreinatu zen, Kevin MacDonaldek zuzendu zuen eta Forest Whitaker, James McAvoy, Kerry Washington, Simon McBurney eta Gillian Anderson aktoreek antzeztu.
- 2007 – There Will Be Blood ("Odola egonen da") filma estreinatu zen, 2007ko Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Daniel Day-Lewis) eta Argazkigintza onenaren Oscar Saria (Robert Elswit) irabazi zituen.
Zientzia eta teknologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1905 – Albert Einsteinek "Does the Inertia of a Body Depend Upon Its Energy Content?" argitaratu zuen. Bertan lehen aldiz E = mc2 agertu zen.
- 1962 – Rachel Carson biologoak Udaberri Isila liburua argitaratu zuen. Bertan, produktu kimikoen gehiegizko erabilerak naturan duen eragin kaltegarria salatu zuen.
- 1998 – Google sortu zen.
- 2003 – Smart 1 satelitea espaziora bidali zen.
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaiotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1619 – Antonio Fernández del Campo, bizkaitar apaiza, Jaén, Coria eta Tui elizbarrutietako gotzaina (h. 1681).
- 1761 – Cosme Damian Txurruka, euskal herritar zientzialaria, militarra eta itsasgizona (h. 1805).
- 1819 – Kosme Duñabeitia, bizkaitar argazkilari eta margolaria (h. 1890).
- 1838 – Jose Aretxabaleta, bizkaitar naturalista, Uruguain farmazialari eta unibertsitateko irakaslea izandakoa (h. 1912).
- 1870 – Jan Battitt Millox, lapurtar bertsolaria (h. 1940).
- 1904 – Pedro Méndez, gipuzkoar igerilari olinpikoa, Madrilen (h. 1999).
- 1912 – Anbrosio Zatarain Etxebeste, gipuzkoar idazlea (h. 1999).
- 1913 – Prudencio Danboriena, nafar jesuita (h. 1972).
- 1929 –
- Cosme Barrutia, euskal txirrindularia (h. 2005).
- Jose Luis Alvarez Enparantza, Txillardegi, donostiar hizkuntzalari, idazle eta politikaria (h. 2012).
- 1936 – José Antonio Eslava, nafar grabatzailea.
- 1937 – Feliciano Matute, Real Sociedadeko futbolaria (h. 2013).
- 1940 – Pilar Rodríguez, nafar aktorea.
- 1949 – Josemari Velez de Mendizabal, arabar idazlea.
- 1957 – Alfonso del Barrio, bizkaitar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1967 –
- Dorleta Alberdi, bizkaitar euskalaria eta euskaltzain urgazlea.
- José Manuel Santisteban, bizkaitar futbolari ohia, atezaina.
- 1969 – Nuria Lopez de Guereñu, gipuzkoar politikaria, Confebaskeko idazkari nagusia.
- 1971 – Jorge Nagore, nafar pilotari ohia.
- 1972 –
- Jexux Mari Irazu, gipuzkoar bertsolaria, bertso-eskolako irakaslea eta gai-jartzailea.
- Meritxell Relaño, bizkaitar soziologoa, UNICEF erakundearen arduradun nagusia Yemenen.
- 1974 –
- Ainhoa Aierbe, gipuzkoar aktorea.
- Pedro Horrillo, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1978 –
- Aiora Perez de San Roman Uria, Oiartzungo lehen alkatea emakumezkoa.
- Mikel Peruarena, gipuzkoar idazlea.
- 1980 –
- Saioa Mantzizidor, bizkaitar nekazaria eta enpresaria.
- Eder Sarabia, bizkaitar futbol-entrenatzailea.
- 1981 – Uxue Juárez, nafar literatura irakasle eta eleberrigilea.
- 1986 –
- Arkaitz Pérez, arabar futbolaria.
- Stéphane Ruffier, lapurtar futbolaria.
- 1988 – Ibon Enziondo, bizkaitar futbolaria.
- 1993 – Alain Oiartzun, gipuzkoar futbolaria.
- 1996 – Jonathan Atsu, lapurtar igerilaria.
- 2000 – Pablo Santiago, gipuzkoar futbolaria.
- 2006 – Mikel Gogorza, euskal jatorriko danimarkar futbolaria.
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 808 – Ninmyō enperadorea, Japoniako enperadorea (h. 850).
- 1271 – Wentzeslao II.a Bohemiakoa, Bohemiako erregea eta Poloniako erregea (h. 1305).
- 1389 – Cosimo Medici, Florentziako bankari eta estatu gizona (h. 1464).
- 1533 – Eztebe I.a Báthory, Transilvaniako printzea eta Bi Nazioen Errepublikako erregea (h. 1586).
- 1598 – Robert Blake, ingeles almirantea (h. 1657).
- 1601 – Luis XIII.a Frantziakoa eta II.a Nafarroakoa erregea (h. 1643).
- 1626 – Karel Dujardin, Herbehereetako Urrezko Aroaren irarle eta margolaria (h. 1678).
- 1627 – Jacques Bénigne Bossuet, frantziar teologoa eta idazlea (h. 1704).
- 1657 – Sofia Alekseievna, Errusiako agintaria (h. 1704).
- 1696 – Alfontso Maria Ligoriokoa, italiar misiolari eta teologoa (h. 1787).
- 1719 – Abraham Gotthelf Kästner, alemaniar matematikaria (h. 1800).
- 1772 – Martha Washington Jefferson Randolph, Ameriketako Estatu Batuetako lehen dama (h. 1836).
- 1781 – Gilen I.a Württembergekoa, Württembergeko erregea (h. 1864).
- 1783 – Agustin de Iturbide Aranburu, Mexikoko lehenbiziko presidentea (h. 1824).
- 1792 – George Cruikshank, britainiar karikaturagile eta liburu-ilustratzailea (h. 1878).
- 1814 – Daniel Kirkwood, estatubatuar astronomoa (h. 1895).
- 1818 – Adolf Wilhelm Herman Kolbe, alemaniar kimikaria (h. 1884).
- 1821 – Henri Frédéric Amiel, suitzar filosofoa (h. 1881).
- 1827 – Pierre Tirard, Frantziako lehen ministroa (h. 1893).
- 1856 – Karl Peters, alemaniar esploratzailea eta politikaria (h. 1918).
- 1858 – Joaquim Ruyra, kataluniar idazlea (h. 1939).
- 1862 – Louis Botha, lehendabiziko Hegoafrikako lehen ministroa (h. 1919).
- 1871 – Grazia Deledda, italiar idazlea, 1926ko Literaturako Nobel Saria (h. 1936).
- 1874 – Myrtle Reed, estatubatuar idazle, kazetari eta filantropoa (h. 1911).
- 1879 – Hans Hahn, austriar matematikaria (h. 1934).
- 1884 – Delia del Carril, La Hormiguita, argentinar grabatzailea, margolaria eta marrazkilaria (h. 1989).
- 1892 – Mikhailo Kravtxuk, sobietar-ukrainar matematikaria (h. 1942).
- 1896 – María Muñoz de Quevedo, galiziar-kubatar abesbatza zuzendaria eta piano-jotzailea (h. 1947).
- 1906 –
- William Empson, britainiar poeta eta literatura-kritikaria (h. 1984).
- Jim Thompson, estatubatuar eleberri, istorio motz eta gidoi idazlea (h. 1977).
- 1910 – Luigi Bernabò Brea, italiar arkeologoa (h. 1999).
- 1913 –
- Albert Ellis, estatubatuar psikoterapeuta kognitiboa (h. [[]2007]).
- José Solís, espainiar politikaria (h. 1990).
- 1917 – Louis Auchincloss, estatubatuar idazle eta historialaria (h. 2010).
- 1918 – Martin Ryle, britainiar astronomoa, 1974ko Fisikako Nobel Saria (h. 1984).
- 1920 – William Conrad, estatubatuar aktorea (h. 1994).
- 1921 – Miklós Jancsó, hungariar zinema zuzendari eta gidoilaria (h. 2014).
- 1922 – Arthur Penn, estatubatuar zuzendari eta ekoizlea (h. 2010).
- 1924 – Josef Škvorecký, txekiar idazlea (h. 2012).
- 1925 – Robert Edwards, ingeles biologoa, In vitro ernalketa arloko aitzindaria eta 2010eko Medikuntzako Nobel Saria (h. 2013).
- 1932 –
- Marcia Neugebauer, estatubatuar geofisikoa.
- Oliver E. Williamson, estatubatuar ekonomialaria, mikroekonomian aditua, 2009ko Ekonomiako Nobel Saria (h. 2020).
- 1933 - Lina Medina, historia osoko ama gazteena (5 urte, 7 hilabete eta 21 egun zituela ama bihurtu zen)
- 1934 – Wilford Brimley, estatubatuar aktorea (h. 2020).
- 1936 – Sancho Gracia, espainiar-uruguaiar aktorea (h. 2012).
- 1937 –
- Valentin Pavlov, Sobietar Batasuneko lehen ministroa (h. 2003).
- José Sacristán, espainiar antzezlea eta zinema-zuzendaria.
- 1938 – Jean-Loup Dabadie, frantziar kazetari eta gidoigilea, Frantses Akademiako kidea (h. 2020).
- 1940 –
- Pilar Cabot, katalan idazlea (h. 2004).
- Mishal Al-Ahmad Al-Jaber Al-Sabah, Kuwaiteko emirra.
- 1941 –
- Peter Bonetti, ingeles futbolaria (h. 2020).
- Joël Shapiro, estatubatuar eskultorea.
- 1944 – Ana María López Colomé, mexikar biokimikaria.
- 1946 – Nikos Anastasiadis, Zipreko presidentea.
- 1947 – Meat Loaf, estatubatuar abeslaria eta aktorea (h. 2022).
- 1954 – José Luis de la Granja, espainiar historialaria, EHUn Historia Garaikideeko katedraduna.
- 1958 –
- Quique Setién, espainiar futbolari ohia eta entrenatzailea.
- Irvine Welsh, eskoziar idazlea.
- 1959 – Thelma Aldana, guatemalar abokatu, notario eta politikaria.
- 1960 - Susi Alvarado, espainiar antzerki idazlea, poeta, editorea, zinemagilea eta zuzendaria.
- 1961 – Stephen M. Shore, estatubatuar irakaslea.
- 1964 – Kevin Holmes, estatubatuar saskibaloi jokalari ohia.
- 1966 – Ramiro Blas, argentinar aktorea.
- 1967 – Enrico Zaina, italiar txirrindulari ohia.
- 1968 –
- Asha Ismail, giza eskubideen aldeko ekintzaile kenyarra.
- Mari Kiviniemi, Finlandiako lehen ministro ohia.
- 1969 –
- Anna Manso Munné, haur eta gazte literaturako kataluniar gidoilaria eta idazlea.
- Magdalena Valerio, espainiar legelaria, funtzionarioa eta politikaria.
- 1971 - Julia Montoussé Fragues, espainiar asmatzailea, lanbasaren asmatzaileetako bat.
- 1972 –
- Ángel Casero, espainiar txirrindulari ohia.
- Gwyneth Paltrow, estatubatuar aktorea.
- 1976 – Francesco Totti, italiar futbolaria.
- 1979 – Shinji Ono, japoniar futbolaria.
- 1984 –
- Avril Lavigne, kanadar abeslari, konposatzaile eta moda diseinatzailea.
- Wouter Weylandt, belgikar txirrindularia (h. 2011).
- 1986 - Tara Westover, estatubatiar historialaria, biografoa eta saiogilea.
- 1988 –
- Mathias Flückiger, suitzar mendiko-txirrindularia.
- Vilma Kesänen, finlandiar saskibaloi-jokalaria.
- 1990 –
- Mitski, japoniar-estatubatuar kantari eta konpositorea.
- Emi Nakajima, japoniar futbolaria.
- 1991 –
- Simona Halep, errumaniar tenislaria.
- Thomas Mann, estatubatuar aktorea.
- 1993 –
- Samu Kerevi, australiar errugbilaria .
- Álex Suárez, espainiar saskibaloi jokalaria.
- 1996 – Mami Ueno, japoniar futbolaria.
- 2002 – Jenna Ortega, estatubatuar aktorea.
Heriotzak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskal Herria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1884 – Toribio Aiertza, euskal kardiologoa, Buenos Airesen (j. 1815).
- 1936 – Carlos Borboi-Bi Siziliak eta Orleans, Borboi etxeko espainiar militarra, Eibarren (j. 1908).
- 1974 – Antonio Lizartza, nafar karlista (j. 1891).
- 1975ean, frankismoko azken exekuzioetan fusilatuak:
- Angel Otaegi, burgostar ETAkidea (j. 1942).
- Jon Paredes, Txiki, extremadurar-gipuzkoar ETAkidea (j. 1954).
- 1982 – Alejandro Alberdi, donostiar musikaria, txistularia, organista, irakaslea eta zinegotzia (j. 1897).
- 1986 – Francisco Garate Bergaretxe, bizkaitar futbolaria (j. 1916).
- 2000 – Isaac Oceja, bizkaitar futbolari eta entrenatzailea (j. 1915).
- 2006 – Luis Goya, euskal zinema ekoizle eta zuzendaria (j. 1951).
- 2011 –
- Antxon Bandres, tolosar mediku, politikari eta mendizalea (j. 1948).
- Chus Pereda, bizkaitar futbolaria, Bartzelonan (j. 1938).
- 2023 – Jesús Aranzabal, gipuzkoar txirrindularia (j. 1939).
Mundua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1125 – Richeza Bergekoa, Bohemiako dukesa.
- 1249 – Raimundo VII.a Tolosakoa, Tolosa Okzitaniako kondea (j. 1197).
- 1426 – Hubert van Eyck, flandriar margolaria (j. c. 1370).
- 1566 – Marko Girolamo Vida, italiar prelatua eta humanista.
- 1590 – Urbano VII.a, Aita santua (j. 1521).
- 1651 – Maximiliano I.a Handia, Germaniako Erromatar Inperio Santuko dukea eta Bavariako hauteslea (j. 1573).
- 1660 – San Bizente Paulekoa, frantziar apaiz erromatar katolikoa (j. 1581).
- 1700 – Inozentzio XII.a, Aita santua (j. 1615).
- 1760 – Maria Amalia Saxoniakoa, Espainiako erregina ezkontidea (j. 1724).
- 1788 – Augusta Brunswick-Wolfenbüttelekoa, Frederiko Württembergekoaren emaztea eta Gilen I.a Württembergekoaren ama (j. 1764).
- 1832 – Karl Christian Friedrich Krause, alemaniar filosofoa (j. 1781).
- 1833 – Ram Mohan Roy, Bengalako erlijio gizona (j. 1772).
- 1836 – Isabella Teotochi Albrizzi, greziar-veneziar idazlea eta salonnièrea (j. 1760).
- 1844 – Benoît Chassériau, Frantziako kontsul nagusia Puerto Ricon, espioi frantsesa eta Cartagena de Indiaseko barne ministroa (j. 1780).
- 1854 – Frederick Catherwood, ingeles esploratzaile, marrazkilari, arkitekto eta argazkilaria (j. 1799).
- 1862 – Bonaventura Carles Aribau, kataluniar idazle, ekonomialari, politikari eta takigrafoa, Renaixença mugimenduaren sortzailetzat joa (j. 1798).
- 1878 – Paul Raymond, frantziar artxibozain eta historialaria (j. 1833).
- 1891 – Ivan Alexandrovitx Gontxarov, errusiar idazlea (j. 1812).
- 1902 – Horacio Espondaburu, uruguaiar margolaria (j. 1855).
- 1907 – Fermín Salvochea, espainiar anarkista (j. 1842).
- 1915 –
- Remy de Gourmont, frantziar olerkari sinbolista, eleberrigile eta literatur kritikaria (j. 1858).
- Ramalho Ortigão, portugaldar idazlea (j. 1836).
- 1917 – Edgar Degas, frantziar margolari, eskultore, grabatzaile eta marrazkigilea (j. 1834).
- 1919 – Adelina Patti, italiar sopranoa (j. 1843).
- 1921 – Engelbert Humperdinck, alemaniar musikagilea (j. 1854).
- 1926 – Jeanne Chauvin, frantziar abokatu eta feminista (j. 1862).
- 1940 –
- Julián Besteiro, Espainiako buruzagi sozialista (j. 1870).
- Julius Wagner-Jauregg, austriar medikua (j. 1857).
- 1944 – Aristide Maillol, frantziar margolari eta eskultorea (j. 1861).
- 1953 – Hans Fritzsche, alemaniar kazetari eta politikaria nazia (j. 1900).
- 1956 – Babe Zaharias, estatubatuar kirolaria, historiako kirolaririk balioanitzekoetakotzat hartua (j. 1911).
- 1960 – Sylvia Pankhurst, ingeles aktibista, sufragismo eta komunismoa babestu zituena (j. 1882).
- 1961 – H.D., estatubatuar olerkari, eleberrigile eta saiakeragilea (j. 1886).
- 1965 – Clara Bow, estatubatuar aktorea (j. 1905).
- 1967 – Feliks Jusupov, errusiar noble eta idazlea (j. 1887).
- 1969 – Nicolas Grunitzky, Togoko presidentea (j. 1913).
- 1971 – Hermann Ehrhardt, alemaniar militarra (j. 1881).
- 1975ean, frankismoko azken exekuzioetan fusilatuak:
- Xosé Humberto Baena, Frente Revolucionario Antifascista y Patriota talde armatuko kidea (j. 1950).
- Ramón García Sanz, Frente Revolucionario Antifascista y Patriota talde armatuko kidea (j. 1948).
- José Luis Sánchez Bravo, Frente Revolucionario Antifascista y Patriota talde armatuko kidea (j. 1954).
- 1975 – Maurice Feltin, frantziar kardinala (j. 1883).
- 1981 – Robert Montgomery, estatubatuar zinema aktore, zuzendari eta ekoizlea (j. 1904).
- 1986 – Cliff Burton, estatubatuar musikari, egile abeslari eta baxu-jotzailea, Metallica taldeko kidea (j. 1962).
- 1991 – Oona O'Neill, Charlie Chaplin britainiar aktore, zinema zuzendari eta ekoizlearen emazte eta alarguna (j. 1925).
- 1994 – Carlos Lleras Restrepo, Kolonbiako presidentea (j. 1908).
- 1996 – Mohammad Najibullah, Afganistango Errepublika Demokratikoko azken presidentea (j. 1947).
- 2002 – Anna Murià, kataluniar idazlea (j. 1904).
- 2003 – Donald O'Connor, estatubatuar dantzari, abeslari eta aktorea (j. 1925).
- 2005 – Ronald Golias, brasildar aktorea (j. 1929).
- 2014 - Dorothy Maharam, estatubatuar matematikaria, neurriaren teoriari ekarpen garrantzitsuak egin zizkiona (j. 1917).
- 2015 – John Guillermin, britainiar zinemagilea (j. 1925).
- 2017 – Hugh Hefner, Playboy aldizkariaren argitaratzailea (j. 1926).
- 2018 –
- Marty Balin, estatubatuar egile abeslari, musikari eta abeslaria, Jefferson Airplane eta Jefferson Starship taldeetako kide sortzailea (j. 1942).
- Tara Fares, irakiar modeloa, eraila (j. 1996).
- 2019 – Rob Garrison, estatubatuar aktorea (j. 1960).
- 2021 – Roger Hunt, ingeles futbolaria (j. 1938).
- 2022 – Bruno Bolchi, italiar futbolaria eta futbol entrenatzailea (j. 1940).
- 2023 – Michael Gambon, irlandar jatorriko ingeles aktorea (j. 1940).
- 2024 –
- Hassan Nasrallah, Libanoko erlijiosoa eta Xiismoaren Hezbola alderdiaren burua (j. 1960).
- Pappammal, indiar nekazaria (j. 1914).
- Maggie Smith, britainiar aktorea (j. 1934).
Jaiak eta urteurrenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Sehaska egutegiko izendegia: Bingen, Bikendi eta Bingene.
- Gudari Eguna ospatzen da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urteko hilak | ||
---|---|---|
Urtarrila • Otsaila • Martxoa • Apirila • Maiatza • Ekaina • Uztaila • Abuztua • Iraila • Urria • Azaroa • Abendua |