Georg von Hertling
Georg Friedrich Karl Freiherr (Graf 1914tik) von Hertling (Darmstadt, 1843ko abuztuaren 31 – Ruhpolding, 1919ko urtarrilaren 4a) alemaniar politikaria izan zen. Alemaniako kantzilerra izan zen 1917tik 1918ra.
Filosofia irakaslea izan zen Municheko Unibertsitatean eta Aristotelesi eta Alexandro Handiari buruzko liburuak argitaratu zituen. Reichstageko kide izan zen 1875etik 1890era eta 1893tik 1912ra. 1909tik 1912ra, Zentro Katolikoaren Alderdiko talde parlamentarioa zuzendu zuen.
1891tik, Bavariako Senatuko biziarteko kidea izan zen. 1912an Bavariako ministro-presidente eta Kanpo Arazoetako ministro izendatu zuten.
1917ko azaroan Georg Michaelisen gobernuaren erorketaren ondoren von Hertlingek bere oinordekoa izatea onartu zuen. Alemaniako kantziler eta Prusiako ministro-presidente izendatu zuten. Kontserbadorea izan zen, eta Alemaniak gerran lortutako garaipenean sinetsi zuen. Ezin izan zen Erich Ludendorff eta Paul von Hindenburgen aginte militarraren eraginpean jarri. 1918ko urriaren 30ean Max Badengoaren alde dimisioa ematera behartu zuten.
Alemaniako Askania-Burgundia anaitasun katolikoa sortu zuen.