Izen propio
Izen propioa edo izen berezia objektu bakar eta berezi bat izendatzen duen izen bat da, dagokion saileko atributuak oro har adierazten ez dituena. Adibidez izen propio dira Bilbo, Jupiter, Mikel edo Euskaltel. Izen arruntetaz ezberdintzen dira (adibidez hiri, planeta, pertsona edo enpresa) ez direlako klase bateko entitateak eta direlako klase berdineko beste elementu baten baliokideak (Bilbo hiria da, baina ez da Donostia; Jupiter planeta da, baina ez da Saturno; Mikel pertsona da, baina ez da Naiara; Euskaltel enpresa da, baina ez da Microsoft...).
Izen propioak normalki modu singularrean erabiltzen dira, baina badira ere pluralak direnak: Agirretarrak, Filipinak, Azoreak, Pleiadeak... Izen propioak ere izen arrunt gisa erabili daitezke: "ez da Bilintx bat; Napoleon-gai bat..."
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |