Josu Erkoreka
Josu Iñaki Erkoreka Gervasio (Bermeo, Bizkaia, 1960ko uztailaren 3a) Eusko Alderdi Jeltzaleko politikaria da, Espainiako Diputatuen Kongresuan ordezkaria 2000 eta 2012 urteen artean eta bertako eleduna 2004tik 2012ra.
2012an, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk Justizia eta Herri Administrazio sailburu eta Jaurlaritzaren bozeramaile izendatu zuen. 2016an, berriz, bozeramaileaz gain Gobernantza Publikoa eta Autogobernuko sailburu izendatu zuten.[1]
Lehen urteak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pilar eta Juan gurasoen etxean jaio zen, Bermeon. Aita taxi gidaria zen, eta amak denda bat zuen Juan de Nardiz kalean. Gaztetan dendan laguntzen ibiltzen zen, bi anaiekin batera.[2]
Heziketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidea ikasketak eginik, 1982an lizentzia lortu zuen, eta doktoretza 1990ean. Zuzenbide administratiboko irakaslea da ikastetxe hartan.
Idazlanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Iñaki Anasagastirekin batera Dos familias vascas: Areilza y Aznar liburua idatzi zuen, Manuel Aznar, José María Aznarren aitona izan zenaren bizitzaz.
Bere zuzendaritzapean 1996an Eleria aldizkaria sortu zuen Eusko Ikaskuntzak. Aldizkariko lehengo zuzendaria izan zen. Zuzenbidearen atal guztiak euskaraz lantzea zuen eginbide. Euskaraz egiten den Zuzenbidea sustatzea eta euskara juridikoaren normalizaziorako tresna baliagarria izatea ziren, hala unibertsitatearen alorrean nola praktikaren eremuan, argitalpenaren helburuak.[3] 1996tik 2003ra bitartean 24 zenbaki eta 266 artikulu argitaratu zituen aldizkariak.[4] Lau artikulu hauek idatzi zituen berak:[5]
- Euskararen erabilera Administrazio Publikoaren barne harremanetan (2000).
- Administrazio eta Prozeduraren 30/1992, azaroaren 26ko Legearen Aldaketa eta euskararen ofizialkidetasuna. Harridurak, zalantzak, noraezak eta, batez ere, galderak (1999)
- Itsastarren lan-segurtasuna Euskal Herriko arrantza-komunitate tradizionaletan (1998)
- Euskara Euskal Administrazioetan; erabilera arautzeari aurpegi emateko bideak (1996)
Bestalde. urte batzuk lehenago, RVAP. Herri-Arduralaritzazko Euskal Aldizkarian beste bi artikulu hauek ere idatzi zituen
- Autonomi-elkarteen eskuduntza esklusibo desitxuratu bat; kirolarena (1993)
- Euskararen erabilpena arauzkotzeko (1992)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Sailburuak» Berria 2016-11-25.
- ↑ EAJ-PNV. «Josu Iñaki Erkoreka - Eusko Legebiltzarrako hautagaia - EAJ - PNV» EAJ PNV (Noiz kontsultatua: 2020-06-29).
- ↑ «Eleria, Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria - Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
- ↑ «ELERIA aldizkaria. Bilaketa aurreratuaren emaitzak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
- ↑ Erkoreka Gervasio, Josu. «Bilaketaren emaitzak :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-26).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Idoia Mendia |
Eusko Jaurlaritzako bozeramailea 2012ko abenduaren 17a - 2020ko irailaren 8a |
Ondorengoa Bingen Zupiria |
Aurrekoa Idoia Mendia |
Justizia eta Herri Administrazio Sailburua 2012ko abenduaren 17a - 2016ko azaroaren 28a |
Ondorengoa Bera (Gobernantza Publikoa eta Autogobernua) Maria Jesus San Jose (Lana eta Justizia) |
Aurrekoa Bera (Justizia eta Herri Administrazioa) |
Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailburua 2016ko azaroaren 28a - 2020ko irailaren 8a |
Ondorengoa Olatz Garamendi |
Aurrekoa Estefania Beltran de Heredia |
Segurtasun sailburua 2020ko irailaren 8a - gaur arte |
Ondorengoa Karguan |
Aurrekoa Kargu sortua (aurretik Idoia Zenarruzabeitia) |
Eusko Jaurlaritzako Lehendakariordea 2020ko irailaren 8a - gaur egun |
Ondorengoa Karguan |
Eusko Jaurlaritza (2020-2024) | ||
---|---|---|
Iñigo Urkullu (Lehendakaritza) |
Eusko Jaurlaritza (2016-2020) | ||
---|---|---|
Iñigo Urkullu (Lehendakaritza) |
Eusko Jaurlaritza (2012-2016) | ||
---|---|---|
Iñigo Urkullu (Lehendakaritza) |
- 1960ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Bermeotarrak
- Eusko Jaurlaritzako Sailburuak
- Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak
- Deustuko Unibertsitateko irakasleak
- Euskal Herriko legelariak
- Bizkaiko politikariak
- Bizkaiko idazleak
- Jelkideak
- Espainiako diputatuak X. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak XI. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak VIII. legegintzaldian
- Espainiako diputatuak VII. legegintzaldian
- Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkideak XII. legegintzaldian