Santiago Alda
Santiago Alda | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bilbo, 1863ko maiatzaren 24a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Bilbo, 1926ko abuztuaren 10a (63 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Eusko Alderdi Jeltzalea |
Santiago Alda Jubera (1863ko maiatzaren 24a, Bilbo – 1926ko abuztuaren 10a, Bilbo) euskal herritar politikari abertzale bat izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bere aita arabarra zen, Antoñana udalerriko nekazaria, etorkizunean Bizkaiko Labe Garaiak izango zirenaren lantegietan zerrendagilea izateraino iritsi zen langilea izan zelarik. Santiago Aldak kontabilitatea ikasi eta enpresen administraritza lanetan jardun zuen, Hulleras Vasco-Leonesas de Fabero meatz-konpainiako administratzailea izan zelarik, gerora Aznar familiako eta administrazailea izanik.
Sabin eta Luis Arana Goiri anaien lehenbiziko jarratzaileetako bat izan zen. Jada, 1893ko ekainaren 3an gerora eusko abertzaletasunera bilduko ziren taldekoa izan zelarik, tartean Ramon de la Sota enpresaburua zegoelarik. Larrazabalgo otordua edo Larrazabalgo Zinan ere egon zen. 1898an Sabin Aranaren hautagaitza Bizkaiko Batzar Nagusietarako hauteskundeetarako bermatu zuen. Claridad egunkariko laguntzailea ere izan zen. Eusko Alderdi Jeltzaleko Durangorako hauteskunde-batzordeko lehendakaria ere izan zen, alderdiari bere laguntza eta diru ondasunak eskeiniz.
Sabin Arana hil ondoren, 1908ko apirilaren 20ko Zumarragako eskualde batzordeko lehendakaria izan zen, bertan alderdi honetako lehenbiziko Gipuzko Buru Batzarra hautatu zelarik.
Santiago Alda izaera alai, ireki, "txirene" eta festazalea zuen gizona zen, El Saguzar elkarteko lehendakaria izan zen, bere egoitzan solasaldiak gauzatu ohi zituztelarik, bertan jakitegia eta sotoa zutelarik, gainera La Voz de Vizcaya egunkariko lehendakaria ere izan zen, honetan gerora politikari sozialista garrantzitsu eta ministro izango zen Indalecio Prieto bilbotar-asturiar kazetariak bere ibilbidea hasi zuelarik.
Santiago Alda zena lehenbizikoz Sixta Gorostiola-rekin ezkondu zen, eta bigarrengoz Klaudia Senosiain-ekin. Lehenbiziko emaztearekin Milagros alaba izan zuuen, alaba hau EEBBra joan eta Smith 's College ikastetxean irakatsi zuen, Adolf Meyer-ekin ezkondu ostean, munduan barna egiptologo gisa ibili zen. Aldaren alaba zaharrena, Rakel "Kattali", eusko abertzaletasunaren lehenbiziko emakume iragarkigileetako bat izan zen, 1932-1934 bitartean, Espainiako Bigarren Errepublikan, Emakume Abertzale Batza erakundeko lehendakariordea izan zelarik.
1926ko abuztuaren 10an 63 urterekin zendu zen.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aurrekoa Angel Zabala "Kondaño" |
BBBko presidentea Santiago Alda, Alipio Larrauri, Antonio Arroyo, Vicente Larrinaga eta Eduardo Arriagak osatutako Zuzendaritza Batzordea Fitxategi:Logopnv 4 (1).jpg 1906ko abenduaren 8a - 1908ko urriaren 18a |
Ondorengoa Luis Arana Goiri |