Edukira joan

Lekale

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lekaleak azoka batean.

Lekaleak, eltzekariak edo egoskariak landarezko fruitu aledun eta lehorrak dira. Sinonimoak iradokitzen duen moduan, askotan eltze edo lapikoan prestatzen dira.

Batzuen ustez, barazkiren definizioan ere sartzen dira.

Lekaleak oso elikagai homogeneoak dira, zuzenak eta mamitsuak. Oro har, barruko haragia harroa, belusduna eta zuria izaten dute. Barnealdea mesokarpioari eta fruituaren endokarpioari dagokie.

Tamainari dagokionez, milimetrotik berrogeita hamar milimetrora bitartekoa da. Forma, nahiz eta gehienetan luzanga eta konprimitua izan, askotarikoa izan daiteke.

Fruitu horiek landare lekadunen talde handian kokatzen dira (Fabaceae familia), eta familia hori osatzen duten espezie asko izan arren, gutxi batzuk baino ez dira gizakiaren eta aziendaren elikadurarako erabiltzen.

Lekaleen artean barietate eta aniztasun handia dago. Kontsumo aldetik, ondorengo hauek izan daitezke lekale mota ezagunenetarikoak:

Lekaleen osaera kontuan hartuta, nutrizioaren ikuspuntutik, euren kontsumoa oso gomendagarria da; izan ere, proteina, karbohidrato, lipido, zuntz, mineral eta bitamina askoren iturri garrantzitsu izan daitezke. Oro har, euren osaera nutrizionala antzekoa bada ere, salbuespen bezala soia eta kakahuetea izango genituzke, non lipido proportzio altuagoa duten. 1, 2, 3, 4

Lekaleen pisuaren %20-%25 artean proteina izaten da, nahiz eta kopuru hori handiagoa den kakahueteetan eta sojan, %38raino iritsiz. Proteina edo substantzia nitrogenatuen proportzio handia dutenez, lekadunen haziak izan dira hegaztien, zerrien eta untxien eta abereen proteina-edukia handitzeko gehien erabiltzen diren osagarriak.

Gizakiak kontsumitzen dituen lekaleek proteina kantitate altua dute aminoazido esentzialen proportzio altua dutelarik. Hori horrela, landare jatorriko elikagai talde garrantzitsua da lekaleena.

Karbohidratoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lekaleen %60a, gutxi gorabehera, karbohidratoek osatzen dute, eta aberatsak dira polisakarido, azukre konplexu (almidoia, adibidez), eta azukre sinpleetan (hala nola, glukosa, fruktosa, galaktosa eta estakiosa).

Zuntz proportzio altua duten zenbait elikagai

Lekaleak zuntzaren iturri oparoa dira, karbohidrato konplexuak, hala nola zelulosa, landareen zelula-hormaren egituraren parte baitira, eta giza digestio-aparatuak ez baititu xurgatzen. Lekaleen %11-%25 zuntza da, zerealekin batera, zuntzaren iturri nagusia direlarik. Zuntzak gizentasunari, diabetes mellitusari, idorreriari, dibertikulitisari eta koloneko minbiziari aurre egiteko, zein kolesterol-maila murrizteko balio du.

Lekaleek lipido edo koipe maila oso baxua dute. Euren propietateak aintzat hartuz, kolesterol maila jaisteko aukerako elikagai taldea izan daiteke.

Azido folikoaren egitura

Mikronutrienteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lekaleek burdin, kaltzio, kobre, nikel, karotenoide, B taldeko bitamina (B1 bitamina, batez ere) eta niazina proportzio altuak dituzte. Horrez gain, azido folikoaren iturri oso garrantzitsua dira.

Hainbat lekale mota

Lekaleen kontsumoari dagokionez, gurean Europako beste herrialde batzuetan baino altuagoa bada ere, oro har, urriegia dela ikusi da. Lekaleen ezaugarri nutrizionalei erreparatuz, ordea, horri buelta ematea komeni litzateke, elikagai oso aberatsak baitrira eta nutriente ugari eskaintzen baitizkigute euren konposizioagatik. Hori horrela, gomendagarria da lekaleen kontsumoa astean 4 anotara igotzea. 2, 4, 5

Sukaldatzeko era

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lekaleak, oro har, sukaldatu aurretik beratzen ipintzea komeni da, horretarako, 6-8 orduz uretan ipiniz. Hala ere, lekale guztiak ez dira beratu beharko; lekak, esaterako, freskoak badira zuzenean sukaldatu daitezke. Hortaz, beratze prozesua barietate eta motaren araberakoa izango da, gehienetan. 1, 3

Indaba zurien platera

Lekalea egosita jan ohi dira. Sarri, beste barazki edota txorizo edo odolkiekin batera prestatzen dira eta lehenengo platera osatzen dute. Hala ere, sukaldatzeko beste hamaika era ere egon daitezke, eta entsalada, arroz, eta abarren lagungarri gisa ere kontsumitzen dira maiz. 1

Sukaldatzerako orduan, tradizionalki lapikoan eta su motelean egin bada ere, gero eta gehiago dira presio-eltzea erabiltzen dutenak. Modu horretara, bizkorrago egosten dira lekaleak, eta denbora gutxiago behar da sukaldatzeko. 3

  1. Garitano, M. (s. f.). LEKATAKO ALEAK; LEKALEAK – Guraso.eus. 2023ko martxoaren 13an kontsultatua - https://guraso.eus/lekatako-aleak-lekaleak/
  2. Gurutze Gorria. (s. f.). Lekale gehiago eta haragi gutxiago: Horrela dira gure dietari buruzko gomendio berriak—Ahora. 2023ko martxoaren 13an kontsultatua - https://www2.cruzroja.es/eu/web/ahora/-/mas-legumbres-menos-carne-nuevas-recomendaciones-dieta
  3. Igartua, A. (s. f.). Lekaleak: Zakukada bat osasun | Bizigiro | Berria. 2023ko martxoaren 13an kontsultatua - https://www.berria.eus/paperekoa/1933/030/001/2023-01-26/lekaleak-zakukada-bat-osasun.amp.html
  4. Lorenzo, A., & Uranga, A. M. (s. f.). Lekaleak: Dieta mediterraneoaren osagai—ZientziaEus. 2023ko martxoaren 13an kontsultatua - https://zientzia.eus/artikuluak/lekaleak-dieta-mediterraneoaren-osagai/
  5. Razkin, U. (s. f.). Asteon zientzia begi-bistan #256—Zientzia Kaiera. 2023ko martxoaren 13an kontsultatua -https://zientziakaiera.eus/2019/05/26/asteon-zientzia-begi-bistan-256/

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]