Edukira joan

Txikipedia:Fruitu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fruituak azoka batean salgai.
Fruituak azoka batean salgai.

Fruituak landare loredunek emandako jakiak dira. Fruitua eratzeko lorea polinizatua izan behar da. Normalean fruta deitzen diogu. Egunerokoan asko kontsumitzen diren janariak dira. Fruitua eratzeko, lorea polinizatua izan behar da.[1]

Fruituak bi motatakoak izan daitezke botanikaren ikuspegitik, mamitsuak eta lehorrak.

Mamitsuetan bi azpi mota daude: Baiak, adibidez, mahatsak, tomateak, ahuakateak, laranjak…

Eta drupak: Aranak, mertxikak, olibak, gereziak… Drupak hazia babesteko hezur gogor bat dute.

Fruitu lehorretan bi mota daude ere. Dehiszenteak eta indehiszenteak. Dehiszenteak lekaleetan eta kapsuletan banatzen dira. Lekaleak ilarrak edo soja izan ahal dira adibidez. Kapsulak berriz, tabakoa, tulipa, aza, krabelina. Indehizenteak berriz, marrubiak, garia, artoa, astigarra edo azenarioa adibidez.[1]

Fruitu familiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fruituak hainbat familiatan banatzen dira:

Rosaceae familia

Zitrikoak

Azukre askokoak

Basa frutak edo fruitu gorriak

Fruta tropikal exotikoak

Fruitu lehorrak[1]

Fruitu nagusien urtaroak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udaberria: Sagarra, udarea, laranja, banana, marrubia, mugurdia, andere-mahatsa, gerezia.

Udara: , marrubia, mugurdia, andere-mahatsa, gerezia, mangoa, arana, meloia, sandia, muxika, abrikota, mahatsa.

Udazkena: Mahatsa, pikua, irasagarra, masustak, klementinak, mandarinak, sagarrak, udareak.

Negua: Mandarina, sagarra, udarea, laranja.[1]

Gehien erabilitako fruituak gastronomian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritzan fruitu hauek oso ohikoak dira: Ezkurra, gaztaina, hurra, intxaurra, kakahuetea, pistatxoa, mahaspasak, banana, gerezia, mertxika, laranja, madaria, mahatsa, mandarina, sagarra, meloia edo sandia dira.[1]

Fruituen aurkezpen komertziala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fruitu freskoak: Haragidunak eta urtsuak momentuan jateko prest daudenak.

Fruitu lehortuak: Eguzkiaren bitartez edo modu mekanikoen bitartez, lehortuak izan diren fruituak.

Fruitu izoztuak: Ongi garbituak eta poltsetan saltzen diren fruituak, bai osorik edo pure eginak.

Fruitu ontziratua: Normalean fruitu freskoa almibarretan egosi eta ontziratu ondoren esterilizatzen direnak.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f Fruitu. 2022-05-19 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).